Search Results

Now showing 1 - 2 of 2
  • Item
    Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtez
    Rodriguez Lejarza, Ander; Narbarte Hernández, Josu
    Euskal Herriaren isurialde atlantiarreko landa-paisaia gizartearen eta ingurugiroaren arteko epe luzeko elkar-eragin konplexuen ondorioa da. Lau landa-guneren azterketa diakronikoak erakusten duenez, tokiko komunitateek abagune sozio-ekonomiko desberdinetara egokitzeko gaitasuna erakutsi dute ia bi mila urtez. Giza-talde hauek Historiaren subjektu pasibo gisa aurkezten dituzten ikuspegi tradizionalen aurrean, haien erresilientziaren ikerketak ukatu izan zaien protagonismoa itzultzeko marko teoriko aproposa da, landa-paisaiaren bilakaera orokorra birpentsatzeko bideak irekiz.
  • Item
    Arkeologia eta auzolana. Hamar urteko esperientzia bat Nafarroan
    Mendizabal Sandonís, Oihane; Aiestaran De la Sotilla, Mattin; Ruiz González, Dani; Narbarte Hernández, Josu; Arrastoa Mendizabal, Manex; Edeso Egia, Mikel; Agirre Mauleon, Juantxo
    Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat urteko esperientzia du Nafarroan arkeologia-egitasmoak aitzina eramaten, auzolanaren filosofian oinarritutako eredu batekin. Dinamika horiek arkeologia ‘soziala’ edo ‘publikoa’ deritzan joera teoriko-metodologikoarekin lotu daitezke. Lan honetan, azken urteetako proiekturik garrantzitsuenak aurkeztu eta esku-hartze prozeduraren nondik norakoak aztertzen dira, ereduaren ahulguneak eta indarguneak identifikatzeko eta etorkizunera begirako oinarri batzuk zehazteko xedez.