7 results
Search Results
Now showing 1 - 7 of 7
Item Aztarna mailako kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa eta metabolizazioa arrainetan: Amitriptilinaren kasuaZiarrusta Intxaurtza, Haizea; Berasategui , Ruth C.; Mijangos Treviño, Leire; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Plassmann , Merle M.; Benskin , Jonathan P.; Anakabe Iturriaga, Eneritz; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzGizakiok gure eguneroko bizitzan ehundaka produktu erabiltzen ditugu, besteak beste, zainketa pertsonalerako produktuak eta farmakoak. Produktu horien erabilpena ekosistemen kutsadurarako bide bihurtzen da, eta araztegiak ez direnez gai konposatu hauek guztiz eliminatzeko, gure ibai eta itsasoetara heldu eta bertako sedimentuetan zein biotan metatu eta transformatzeko joera erakusten dute. Zenbait kasutan, 1. eta 2. faseko metabolizazio-prozesuetan lortutako eratorriak, jatorrizko kutsatzailea baino toxikoagoak izan daitezkeela azpimarratu behar da. Lan honetan, depresioaren aurka erabiltzen den amitriptilina farmakoaren biokontzentrazioa eta metabolizazioa aztertu dira urraburu arrainetan (Sparus aurata).Item Irudi-analisi eta machine learning bidezko itsas-triku enbrioi biosaioaren automatizazioaAlvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Lopez Herguedas, Naroa; Eguiraun Martinez, Harkaitz; Amigo Rubio, Jose Manuel; Monperrus , Mathilde; Etxebarria Loizate, NestorZorionez, sortutako kutsatzaileengan jarritako arreta gero eta handiagoa da, era horretan, horien helmena eta eragin ditzaketen efektuak ikertzeko eta aldez aurretik ezagutzeko. Ingurumen lagin konplexuen kausa-efektu erlazioak azaltzeko analisi kimiko eta toxikologikoaren bateratzea beharrezkoa dela ondorioztatu da. Efektuei Bideratutako Analisia (EDA, effect-directed analysis) bateratze horren adibide garbia da, kutsatzaile nahasketa konplexuetan egon daitezkeen konposatu toxikoen identifikazioa errazten duelarik. Lan honetan, EDA metodologietan aplika daitekeen itsas-triku biosaioaren automatizazioa proposatzen da irudi analisia eta ikasketa automatikoko tresnak erabiliz, prozesuaren lan-karga eta denbora murrizteko. Jatorriko biosaioan neurtzen diren hazkuntza eta alterazio maila, modu automatiko batean neurtzea lortu da, irudi-irakurle baten bidez argazkiak automatikoki atera ondoren. Prozesua MATLABen programatutako kodearen bitartez lortu da, eta aplikazio batean bildu da, programazio ezaguerarik ez dituztenek jarraitu ahal izateko.Item Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuzLopez Herguedas, Naroa; Cano , Alicia; González Gaya, Belén; Alvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, Nestor; Zuloaga Zubieta, OlatzOspitale efluenteak urgaineratutako kutsatzaileen ingurumeneko agerpenaren erantzule nagusietako bat kontsideratzen dira izaten dituzten farmako eta disruptore endokrino kontzentrazio altuak kontuan izanda. Lan honetan, efektuei bideratutako analisi (EDA) estrategia erabiltzen da bizkaiko ospitale bateko efluenteko aktibitate estrogenikoaren erantzuleak izan daitezkeen konposatuak identifikatzeko asmoz, zatikatze teknikak, legamia bidezko in-vitro biosaio bat eta susmagarrien analisia konbinatuz. Aktibitatea erakutsi duten frakzioetan detektatu diren estrogenizitatearen hautagaien artean bibliografian disruptore endokrino bezala nabarmendutako zenbait konposatu detektatu dira, hala nola, A bisfenola (1452 ng/L), butilparabenoa (37 ng/L), diurona (3.2 ng/L) eta progesterona (52 ng/L).Item Sulfonamida antibiotikoen determinazioa zoruanMartin Iglesias, Sara; Mijangos Treviño, Leire; Etxebarria Loizate, Nestor; Prieto Sobrino, Ailette; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzLan honetan konpostarekin ongarritutako zoruetan sulfonamida antibiotikoak (sulfadiazina, sulfametazina, sulfapiridina, sulfatiazola eta sulfametoxazola) determinatzeko metodo analitiko baten optimizazio burutu da, erauzketa solido-likidorako ultrasoinu fokatua eta solido-likido erauzketa garbiketa erabiliz. Erauzketa kuantitatiboa lortzeko, erauzketa urratseko disolbatzailearen izaera eta garbiketa urratseko eluzio profila aztertu dira. Metodo analitikoa bi mailetan berretsi da (50 ng/g eta 150 ng/g) eta lortutako berreskurapen zuzenduek (% 75-107) metodoaren zehaztasuna bermatzen dute. Metodoaren kuantifikazio mugak kalkulatu ostean (<4.6 ng/g), Neikerrek hornitutatako lurra:konpost nahastea analizatzeko erabili da.Item Mikroplastikoen analisia sedimentuetan: Prozedura baten proposamena, balidazioa eta aplikazioaUribe Martinez, Uxue; Maupas , Thomas; Gomez Laserna, Olivia; Kortazar Oliver, Leire; Fernandez Cuadrado, Luis Angel; Mijangos Treviño, Leire; De Diego Rodriguez, AlbertoMikroplastikoak (MP) nonahikoak dira itsas ingurunean. Haien banaketa zabalaren ondorioz, eta kutsatzaileak adsorbatzeko duten gaitasunagatik, MPen toxizitatea uretako organismoentzat handia da. Azken urtetan, sedimentuetako MPen kutsadurari buruzko ikerketa asko egin izan dira. Hala ere, ez dago metodo estandarizaturik laginketa egiteko, laginak prestatzeko eta analisiak burutzeko. Bibliografian aurkitutako hainbat metodo aztertu ondoren, sedimentuetan dauden MPak detektatzeko eta karakterizatzeko metodo bat proposatzen eta balioztatzen dugu lan honetan, benetako laginetan frogatuta emaitza onak eman dituena.Item Mikroplastikoen karakterizazio kimikoa eta morfologikoa: Sopelako Atxabiril hondartzako kasuaLapazaran Bidezabal, Aritz; Uribe Martinez, Uxue; Maupas , Thomas; Gomez Laserna, Olivia; Mijangos Treviño, Leire; De Diego Rodriguez, AlbertoMikroplastikoen presentzia handitzen ari da munduko ozeano guztietan eta biotan, itsasoko uretan, sedimentuetan eta kostaldeetan meta daitezke. Mundu mailako arazo bihurtzen ari den auzi honek euskal kostaldean duen egoera ikertzeke dago oraindik. Sopelako Atxabiribil hondartza abiapuntutzat hartuta eta auzi honetan hastapeneko urratsak emateko, hondartza horretan dauden mikroplastikoak hartu eta morfologikoki eta kimikoki karakterizatu dira. Aztertutako ezaugarriak forma, kolorea eta egitura kimikoa izan dira eta beraien arteko erlazioak zeintzuk diren ikertu da. Bildutako mikroplastiko gehienak bolatxo formadun polietilenozko ale zuriak dira.Item Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea(EKAIA) Irazola Duñabeitia, Mireia; Posada Ureta, Oscar; Ziarrusta Intxaurtza, Haizea; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Usobiaga Epelde, Aresatz; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Galarza, Iciar; Castro Ortiz de Pinedo, Kepa; Etxebarria Loizate, Nestor