4 results
Search Results
Now showing 1 - 4 of 4
Item Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eraginaGoñi Balentziaga, Olatz; Vegas Moreno, Oscar; Labaka Etxeberria, Ainitze; Garmendia Rezola, LarraitzDepresioak lotura estua du minbiziarekin eta estres sozialarekin, baina harreman hori eragiten duten mekanismoen inguruko informazioa ez dago erabat osatuta. Hori dela eta, tumoreek eta estresak garunaren aktibitatean duten eragina aztertzea du helburu ikerketa honek. Horretarako, OF1 sagu arrei B16F10 melanoma zelulak inokulatu eta azpitalde bati estres soziala eragin zaio. Tumoreak garuneko serotonina maila murriztu eta 3-HK neurotoxikoaren maila handitu du. Azken efektu hori estresari aurre egiteko estrategi pasiboak dituzten saguetan ere azaldu da. Jokaerari dagokionez, tumoreak sakarosarekiko preferentzia txikitu eta eremu irekiko frogan gelditasuna handitu ditu. Ondorioz, tumoreak bide toxikoa aktibatu eta jokaera depresiboak areagotu dituela adierazten dute datuek.Item Venlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabideanLabaka Etxeberria, Ainitze; Gomez Lazaro, Eneritz; Goñi Balentziaga, Olatz; Garmendia Rezola, LarraitzBi bider ohikoagoa da depresio diagnosia emakumeetan gizonezkoetan baino, eta ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortu gero. Ildo horretatik, antsietate eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan venlafaxinak serotonina eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea duen eragina du aztergai.Item Sexua, zientziak ahaztutako aldagaia(ELHUYAR) Labaka Etxeberria, AinitzeItem Ilargia eta giza jokabidea: usteak zenbat ustel?(ELHUYAR) Labaka Etxeberria, Ainitze; Arozena Ormaetxea, Kristina