11 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 11
Item Aztarna mailako kutsatzaile organikoen biokontzentrazioa eta metabolizazioa arrainetan: Amitriptilinaren kasuaZiarrusta Intxaurtza, Haizea; Berasategui , Ruth C.; Mijangos Treviño, Leire; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Plassmann , Merle M.; Benskin , Jonathan P.; Anakabe Iturriaga, Eneritz; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Zuloaga Zubieta, OlatzGizakiok gure eguneroko bizitzan ehundaka produktu erabiltzen ditugu, besteak beste, zainketa pertsonalerako produktuak eta farmakoak. Produktu horien erabilpena ekosistemen kutsadurarako bide bihurtzen da, eta araztegiak ez direnez gai konposatu hauek guztiz eliminatzeko, gure ibai eta itsasoetara heldu eta bertako sedimentuetan zein biotan metatu eta transformatzeko joera erakusten dute. Zenbait kasutan, 1. eta 2. faseko metabolizazio-prozesuetan lortutako eratorriak, jatorrizko kutsatzailea baino toxikoagoak izan daitezkeela azpimarratu behar da. Lan honetan, depresioaren aurka erabiltzen den amitriptilina farmakoaren biokontzentrazioa eta metabolizazioa aztertu dira urraburu arrainetan (Sparus aurata).Item Lupien (Dicentrarchus labrax) ataletan disruptore endokrinoen metaketa kontrolpeko baldintetanRos Ibarretxe, Oihana; Barbatto , Mateo; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Bilbao Castellanos, Eider; Ortiz Zarragoitia, Maren; Prieto Sobrino, Ailette; Vallejo Ruiz, Asier; Etxebarria Loizate, NestorEgunero erabiltzen ditugun konposatu asko disruptore endokrino (EDC) moduan sailkatu dira bizidunengan izan ditzaketen eragin endokrino nabarmenengatik. Konposatu horiek banakoen intersexualitatea, malformazioak, ugalketa-arazoak eta tamainaren txikitzea sor ditzakete, besteak beste. Lan honetan, laborategian, heldugabeko lupiak (Dicentrarchus labrax) 4 EDCtara (17-β-estradiola, 4-tert-oktilfenola, dietilestilbestrola eta bisfenol-A) esposatu ziren 10 egunetan zehar metatze-maila aztertzeko (gibelean, behazunean eta plasman). Ondoren, beste 12 egunez eduki ziren ehunen berreskurapena aztertzeko. Lan honetan, EDCen kontzentrazio baxuek arrainetan hainbat kalte sortu dituztela ikusi da.Item Erantzun Modulagarriak Cd Estresaren Pean Magurio Arruntean (Littorina littorea)Niederwanger , Michael; Dallinger , Reinhard; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Soto Lopez, Manuel; Benito Fernandez, DenisItsas ingurunean hainbat kutsatzaileek sortutako toxizitatea sakonki izan da ikertua hainbat espezie zentinelen bidez (Moluskuak, beste batzuen artean). Ikerketa hauek, antolamendu biologikoko maila desberdinetan toxizitate mekanismoak argitzen lagundu dute, maila molekularretik, ekosistema mailaraino. Hala ere, gehiengo diseinu esperimentaletan, kutsatzaile kontzentrazioak ingurugiroan aurki daitezkeenak baino askoz ere altuagoak izan ohi dira. Ikerketa honen helburua kadmio kontzentrazio subletala (0.25 eta 1 mg Cd/l) 21 eguneko esposiziopean magurio arruntean (Littorina littorea) sortzen diren ondorio biologikoen determinazioa da. Hauen segida tenporala zehazteko helburuarekin, organo desberdinak (liseri-guruin/gonada konplexua eta zakatzak) disekzionatu ziren 0, 4 eta 12 ordu eta 1, 3, 7, 14 eta 21 esposizio egunen ostean eta 12 eguneko detoxifikazio periodo baten ondoren. Biomarkatzaile desberdinak erabili dira maila zelularrean (metalen metaketa intralisosomikoa, aldaketa estrukturalak sistema lisosomikoan) eta ehun mailan (liseri-zelulen eta zelula basofiloen arteko proportzio erlatiboaren aldaketak, liseri-epitelio eta arnas epitelioaren aldaketa morfologikoak). . Biomarkatzaileetan alterazio esanguratsuak segida tenporal desberdinetan gertatu ziren Cd esposizioaren ondorioz aipatutako erantzun biologikoetan. Honela, aldaketa histopatologiko azkarrak (egun 1) zakatzetan eman ziren, ehun mailako biomarkatzaileetan berriz beranduago gertatu ziren (7 egun). Horregatik, alerta goiztiarreko parametroa kontsideratu daiteke iragazketaz elikatzen ez diren organismoetan ere, betiere urpean mantentzen badira. Erabilitako biomarkatzaileak oso sentikorrak izan dira Cd kontzentrazio ez hilgarrietara mantendutako Littorina littorea magurioetan eta erantzun zelularrak oso denbora tarte laburretan izan dira ikusgai (<1 egun). Espero bezala, antolamendu biologiko konplexuagoko erantzunak beranduago izan dira ikusgai (1-7 egun). Kontrol eta talde esperimentalen arteko desberdintasun esanguratsuko puntu kritikoa sistema osoan 7. egunean ezarri da. Biomarkatzaileak, Ingurumen Toxikologia eta Kutsadura, Kadmioa, Histopatologia.Item Litioaren toxikotasuna muskuiluetanFraga Jesús, Nadezhna; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Ruiz Rodriguez, PamelaProzesu eta gailu industrial askotan litioaren erabileraren hedatzeak ingurumenean eragin lezake hurrengo urteetan. Hala ere, informazio gutxi dago litioak itsas organismoetan duen toxikotasunari buruz. Beraz, ikerketa honen helburua litioaren toxikotasuna eta alterazio histologikoak zehaztea da, Mytilus galloprovincialis muskuilua ekosistemaren osasuna ebaluatzeko behatzaile gisa erabiliz. Horretarako, toxikotasun akutuko testa eta test subletala burutu ziren. Emaitzek erakutsi zuten LC50-ren balioa ingurumenean aurkitutako kontzentrazioak baino handiagoa zela, baina, era berean, litioak alterazio histopatologikoak eragin ditzakeela kontzentrazio txikiagoetan. Ikerketa honen aurkikuntzek ikuspegi berriak irekitzen dituzte litioak itsas organismoetan dituen ondorio toxikoak ulertzeko.Item Itsasaldiak eta urte-sasoiak oskol-dimentsioen eta oskol-dentsitatearen moldapena dakar Mytilus galloprovincialis muskuiluanPrieto Cebrecos, Maitane; Berrojalbiz , Xabier; Benito Fernandez, Denis; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Ibarrola Bellido, IrrintziMuskuiluetan, oskolaren osotasunak biziraupena zehazten duen heinean, hautespen-presio indartsu baten menpe dago, eboluziorako eragile oinarrizkoa bilakatzen duena. Ikerketa honetan, urtaro eta itsasaldiak izan dezaketen eragina aztertu da oskolaren dentsitatean eta oskol dimentsioen eskala-erlazioetan. Muskuiluak bi hilabetetan (maiatza eta azaroa) eta bi populazioetatik (mareartea eta mareazpia) jaso ziren. Populazio-jatorriak eragin handia dauka muskuiluen oskol-forman, egokitzapen morfologiko espezifiko bat izanik marearteko habitat gogorrera moldatzeko. Oskol dentsitatea, aldiz, urtaroaren arabera aldatzen da: oskol sendoagoak ageri dira maiatzean, neguko baldintzen isla izan daitekeena. Emaitzek muskuilu-hazkuntza ulertzeko baliagarriak dira, hainbat aplikazio zientifiko dituztelarik; hala nola, ekologian edo toxikologian.Item Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea(EKAIA) Irazola Duñabeitia, Mireia; Posada Ureta, Oscar; Ziarrusta Intxaurtza, Haizea; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Usobiaga Epelde, Aresatz; Prieto Sobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Galarza, Iciar; Castro Ortiz de Pinedo, Kepa; Etxebarria Loizate, NestorItem Kutsadurari aurre egiteko muskuiluen erantzun biologikoak eta euren aldakortasun naturala(EKAIA) Blanco Rayón, Esther; Marigomez Allende, Jonan; Izagirre Aramaiona, UrtziItem Ehunen biologia(UPV/EHU arg) Ortiz Zarragoitia, Maren; Bilbao Castellanos, Eider; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Orbea Del Rey, Amaia; Zaldibar Aranburu, BeñatItem Lazunaren akuikultura jasangarria lortzeko aurrerapausoak(EKAIA) Ortiz Aginagalde, Ager; Conlledo Gorrotxategi, Nadia; Lekube Iturrioz, Xabier; Izagirre Aramaiona, UrtziItem Araztegi-lokatzak jasotako lurzoruaren analisi toxikologikoa zizare eta landareak erabiliz(EKAIA) Urionabarrenetxea Gorroño, Erik; Garcia Velasco, Nerea; Beraza , Patxi; Sánchez , Marta; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Zaldibar Aranburu, Beñat; Soto Lopez, Manuel