7 results
Search Results
Now showing 1 - 7 of 7
Item Adin erlatiboaren eragina saskibaloiko jokalarietanArrieta Etxeberria, Haritz; Torres Unda, Juan Jose; Gil Goikouria, Javier; Gil Orozko, Susana; Irazusta Astiazaran, JonIkerketa honetan, adin erlatiboaren eragina (Relative Age Effect: RAE) aztertu da saskibaloiko jokalari gazteen errendimenduan. Horretarako, Bizkaiko eta Europako saskibaloi txapelketetako jokalarien jaiotze data, altuera eta errendimenduarekin lotutako parametroak jaso dira. Aztertu diren txapelketa guztietan jokalari gehienak urte hasieran jaiotakoak ziren. Desoreka hau nabariagoa da 12, 14, 16 eta 18 urte azpiko txapelketetan 20 urte azpiko txapelketetan baino. Maila bakoitzeko jokalari zaharrenek (urte hasieran jaiotakoek) Europako txapelketako partidetan estatistika hobeak lortu zituzten eta Bizkaian 14 eta 16 urte azpiko taldeetan zaharrenek saskibaloian jokatzeko parametro antropometriko eta fisiologiko hobeak zituzten. Beraz, entrenatzaileek eta hautatzaileek ikerketa honetan lortutako emaitzak kontuan hartu beharko lituzkete, jokalari gazteen aukeraketan hartuko dituzten erabakien eragina ekiditeko.Item Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineraleanHervas Barbara, Gotzone; Ruiz Litago, Fatima; Zarrazquin Arizaga, Idoia; Irazusta Astiazaran, JonHaurtzaro eta gaztaroan jarduera fisikoa eginez gero, zahartzaroan edukiko den hezur-dentsitatea handiagoa izango da. Izan ere, hezur-dentsitate mineralaren maila maximoa gaztaroan, nerabezaro amaieran, lortzen da eta guztiz erabakigarria da bizitzan zehar izango den hezur-osasunean. Ikerketa honetan giharraren babes-papera agerian utzi, mutilen gaitasun aerobikoak hezur-dentsitatearekin erlazio positiboa duela ikusi eta ariketa fisiko intentsua egitea hezur-dentsitate mineral hobearekin erlazionatzen dela egiaztatu da. Horrela, jarduera fisikoa praktikatzeak, gorputz-osaera eta egiturak eta baita gaitasun aerobikoak gazteen hezur-dentsitate mineralean duten eragina ildo berekoa da.Item Morfinak H3K27me3 histonaren antolamenduan sortutako eraldaketak inpronta genomikodun geneen adierazpenean duen eragin zuzenaren egiaztapena, ChIP-seq teknikaren bidezMuñoa Hoyos, Iraia; Gianzo Citores, Marta; Garcia , Paloma; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, NereaKanpo faktore edo estimuluek banakoan duten eragina epigenetikaren bitartez aztertzen da. Aldaketa epigenetikoak ez dira DNA-ren sekuentzian ematen diren mutazioak, DNA-ri itsasten zaizkion molekula kimiko batzuk baizik, geneen adierazpenaren erregulazioan eragina izan dezaketenak. Kanpo faktoreek banako helduan aldaketa fisiologiko ugari sortzen dituztela erakutsi dute ikerketa ezberdinek. Baina pentsa dezagun nolako eragina izango luketen kanpo estimuluek fetuan eta zein ondorio ekarriko lituzke fetuaren garapen prozesuan eta ondorioz banakoan. Lan honen helburua, kanpo estimulua den morfinak, saguaren zelula ametan sortzen dituen aldaketa epigenetikoak aztertzea da, zehazki, errepresio marka bat den histona batean eta genoman zehar berari lotuta agertzen zaizkion geneetan.Item Joko Olinpikoak: kirol errendimendua eta dopina(HERMES) Irazusta Astiazaran, JonItem Ariketa fisikoa, kirola eta osasuna haurren garapenean: oraina eta etorkizuna(IKASTARIA) Irazusta Astiazaran, JonItem Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna(EKAIA) Irazusta Astiazaran, Jon; Sanz Etxebarria, Begoña; Rodriguez Larrad, AnaItem Ariketa fisikoa hezur-dentsitate mineralaren suspertzaile(EKAIA) Hervas Barbara, Gotzone; Ruiz Litago, Fatima; Caballero Aduriz, Amaia; Irazusta Astiazaran, Jon; Zarrazquin Arizaga, Idoia