Search Results

Now showing 1 - 6 of 6
  • Item
    Adin erlatiboaren eragina saskibaloiko jokalarietan
    Arrieta Etxeberria, Haritz; Torres Unda, Juan Jose; Gil Goikouria, Javier; Gil Orozko, Susana; Irazusta Astiazaran, Jon
    Ikerketa honetan, adin erlatiboaren eragina (Relative Age Effect: RAE) aztertu da saskibaloiko jokalari gazteen errendimenduan. Horretarako, Bizkaiko eta Europako saskibaloi txapelketetako jokalarien jaiotze data, altuera eta errendimenduarekin lotutako parametroak jaso dira. Aztertu diren txapelketa guztietan jokalari gehienak urte hasieran jaiotakoak ziren. Desoreka hau nabariagoa da 12, 14, 16 eta 18 urte azpiko txapelketetan 20 urte azpiko txapelketetan baino. Maila bakoitzeko jokalari zaharrenek (urte hasieran jaiotakoek) Europako txapelketako partidetan estatistika hobeak lortu zituzten eta Bizkaian 14 eta 16 urte azpiko taldeetan zaharrenek saskibaloian jokatzeko parametro antropometriko eta fisiologiko hobeak zituzten. Beraz, entrenatzaileek eta hautatzaileek ikerketa honetan lortutako emaitzak kontuan hartu beharko lituzkete, jokalari gazteen aukeraketan hartuko dituzten erabakien eragina ekiditeko.
  • Item
    Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineralean
    Hervas Barbara, Gotzone; Ruiz Litago, Fatima; Zarrazquin Arizaga, Idoia; Irazusta Astiazaran, Jon
    Haurtzaro eta gaztaroan jarduera fisikoa eginez gero, zahartzaroan edukiko den hezur-dentsitatea handiagoa izango da. Izan ere, hezur-dentsitate mineralaren maila maximoa gaztaroan, nerabezaro amaieran, lortzen da eta guztiz erabakigarria da bizitzan zehar izango den hezur-osasunean. Ikerketa honetan giharraren babes-papera agerian utzi, mutilen gaitasun aerobikoak hezur-dentsitatearekin erlazio positiboa duela ikusi eta ariketa fisiko intentsua egitea hezur-dentsitate mineral hobearekin erlazionatzen dela egiaztatu da. Horrela, jarduera fisikoa praktikatzeak, gorputz-osaera eta egiturak eta baita gaitasun aerobikoak gazteen hezur-dentsitate mineralean duten eragina ildo berekoa da.
  • Item
    Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna
    (EKAIA) Irazusta Astiazaran, Jon; Sanz Etxebarria, Begoña; Rodriguez Larrad, Ana
  • Item
    Ur hotzeko murgilketa kirol errekuperazioa metodo gisa
    (EKAIA) Duñabeitia Usategui, Iratxe; Torres Unda, Juan Jose; Gil Goikouria, Javier; Gil Orozko, Susana; Irazusta Astiazaran, Jon; Bidaurrazaga Lopez de Letona, Iraia