Search Results

Now showing 1 - 6 of 6
  • Item
    Formative action for the responsible use of the Internet in Primary School
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Gamito Gomez, Rakel; Aristizabal Llorrente, Pilar; Vizcarra Morales, Maria Teresa
  • Item
    Egungo beharrei erantzuten eskolan: Interneteko erabilera kritikoa indartzeko formazio-ekintza
    Gamito Gomez, Rakel; Tresserras Angulo, Alaitz; Martinez Abajo, Judit; Fernandez Guerra, Vanesa
    Ikerlan honetan irakasletza graduko practicumeko ikasleekin hausnarketa partekatuan oinarritutako mintegiak dinamizatzeko tutoreek erabilitako laguntzak aztertu dira. Irakasle-gaiek praktiketan bizi dituzten egoera errealekiko taldean egiten dituzten hausnarketek praktiketako errealitatearekiko ulermen konplexuagoa izan eta teoria eta praktikaren arteko zubiak eraikitzen laguntzen dute. Unibertsitate mailan ikasleek beraien praktikarekin eta beraien praktikaz ikasteko esku-hartze estrategia eraginkorrenen artean tutoreen laguntzak azpimarratu dituzte hainbat ikertzailek. Ikerketa honetan Mondragon unibertsitateko 3 kasutan tutoreek irakasle-gaiei eskainitako laguntzak aztertu dira ikasleak hausnarketan trebatzeko espazio eraginkorrenak sortzeko xedez.
  • Item
    Adin txikikoak eta Internet: familien kezka eta erantzukizuna
    Gamito Gomez, Rakel; Arroyo Sagasta, Amaia; Corres Medrano, Irune; León Hernández, Irati
    Internet erabat integratuta dago gure jendartean eta aurrerapenek eragin zuzena izan dute adin txikikoen egunerokotasunean. Zentzu horretan, familia eragile erabakigarria da haur eta nerabeen alfabetatze eta ongizate digitalean. Horregatik, ikerlanak Lehen Hezkuntzako ikasleen familien bitartekaritza-lana aztertzen du, 18 kide heldu protagonista izan duten bi eztabaida-taldeen bitartez. Emaitzek agerian uzten dute gaur egungo agertoki digitalari buruzko kezka. Familiek defendatzen dute funtsezkoa dela etxean erantzukizun-kultura lantzea eta garatzea. Hala ere, adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta bizipenei buruzko ikuspegia edota ezagutza oso partziala da.
  • Item
    Lehen Hezkuntzako ikasleen segurtasun digitala: eskaerak eta konpromisoak #Izandig proiektuaren baitan
    Arroyo Sagasta, Amaia; Gamito Gomez, Rakel
    Internet egungo haur zein nerabeen bizitzaren bizkarrezur bilakatu da. Sareak eskaintzen dizkien abantailak ugariak dira, baina arriskuak ere baditu. Online ekintza batzuen ondorioek haur eta nerabeen ongizatea kaltetu dezakete. Horregatik, garrantzitsua da txikitatik Interneten erabilera arduratsurako prebentzio-neurriak lantzea. #IzanDig proiektuaren helburua prebentzio-neurri horien beharraz kontzientzia piztea eta lanketa horretan hezkuntza-eragileak inplikatzea da. Lan honetan proiektuan parte hartutako 384 ikaslek proposatutako foroetako batean egindako ekoizpenak aztertu dira, egiten dituzten eskaerak eta hartzen dituzten konpromisoak identifikatzeko. Pribatutasunaren garrantziari egiten diote erreferentzia batik bat eta helduen (familiaren eta irakasleen) laguntza eta zaintza eskatzen dute.
  • Item
    Adingabeen errealitate digitala ezagutzen: Erabilera-ohiturak eta egoera gatazkatsuak
    (UPV/EHU arg) Gamito Gomez, Rakel; Tresserras Angulo, Alaitz