4 results
Search Results
Now showing 1 - 4 of 4
Item Lupien (Dicentrarchus labrax) ataletan disruptore endokrinoen metaketa kontrolpeko baldintetanRos Ibarretxe, Oihana; Barbatto , Mateo; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Bilbao Castellanos, Eider; Ortiz Zarragoitia, Maren; Prieto Sobrino, Ailette; Vallejo Ruiz, Asier; Etxebarria Loizate, NestorEgunero erabiltzen ditugun konposatu asko disruptore endokrino (EDC) moduan sailkatu dira bizidunengan izan ditzaketen eragin endokrino nabarmenengatik. Konposatu horiek banakoen intersexualitatea, malformazioak, ugalketa-arazoak eta tamainaren txikitzea sor ditzakete, besteak beste. Lan honetan, laborategian, heldugabeko lupiak (Dicentrarchus labrax) 4 EDCtara (17-β-estradiola, 4-tert-oktilfenola, dietilestilbestrola eta bisfenol-A) esposatu ziren 10 egunetan zehar metatze-maila aztertzeko (gibelean, behazunean eta plasman). Ondoren, beste 12 egunez eduki ziren ehunen berreskurapena aztertzeko. Lan honetan, EDCen kontzentrazio baxuek arrainetan hainbat kalte sortu dituztela ikusi da.Item Irudi-analisi eta machine learning bidezko itsas-triku enbrioi biosaioaren automatizazioaAlvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Lopez Herguedas, Naroa; Eguiraun Martinez, Harkaitz; Amigo Rubio, Jose Manuel; Monperrus , Mathilde; Etxebarria Loizate, NestorZorionez, sortutako kutsatzaileengan jarritako arreta gero eta handiagoa da, era horretan, horien helmena eta eragin ditzaketen efektuak ikertzeko eta aldez aurretik ezagutzeko. Ingurumen lagin konplexuen kausa-efektu erlazioak azaltzeko analisi kimiko eta toxikologikoaren bateratzea beharrezkoa dela ondorioztatu da. Efektuei Bideratutako Analisia (EDA, effect-directed analysis) bateratze horren adibide garbia da, kutsatzaile nahasketa konplexuetan egon daitezkeen konposatu toxikoen identifikazioa errazten duelarik. Lan honetan, EDA metodologietan aplika daitekeen itsas-triku biosaioaren automatizazioa proposatzen da irudi analisia eta ikasketa automatikoko tresnak erabiliz, prozesuaren lan-karga eta denbora murrizteko. Jatorriko biosaioan neurtzen diren hazkuntza eta alterazio maila, modu automatiko batean neurtzea lortu da, irudi-irakurle baten bidez argazkiak automatikoki atera ondoren. Prozesua MATLABen programatutako kodearen bitartez lortu da, eta aplikazio batean bildu da, programazio ezaguerarik ez dituztenek jarraitu ahal izateko.Item Konposatu kannabinoideen analisia matrize biologikoetan: odola, plasma, gernua, listua eta ilea(EKAIA) Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Vallejo Ruiz, Asier; Etxebarria Loizate, Nestor; Alonso Martin, IboneItem Kannabis landarearen kimika(EKAIA) Aizpurua Olaizola, Oier; Etxebarria Loizate, Nestor; Omar Onaindia, Jone