4 results
Search Results
Now showing 1 - 4 of 4
Item Endokannabinoideak eta zerebeloaren garapenaBuceta Salazar, Ianire; Rico Barrio, Irantzu; Egaña Huguet, Jon; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Grandes Moreno, Pedro; Elezgarai Gabantxo, IzaskunEndokannabinoide-sistemak (EKS), helduan, neurotransmisoreen askatzea doitzeaz gain, garapeneko prozesuetan parte hartzen duela baieztatu dute azken urteotako ikerketek. Enbrioi eta baita animalia helduetan ere EKS zerebeloan dela jakina da. Karraskarien zerebeloaren garapena enbrioi aroan hasten bada ere, jaio ondorengo 3 asteetara arte ez da bukatzen. Horretaz baliatu gara EKSak garapeneko prozesuetan parte hartzen duen aztertzeko mikroskopio elektronikoaren bitartez. EKSko osagai desberdinek, helduarekin alderatuz, kokapen berezitua aurkezten dutela ikusi dugu; helduan eta garapenean duten funtzio desberdinaren adierazle. Bestalde, CB1 kannabinoideen hartzailearen gabeziak izan dezakeen eragina ezagutu nahi izan genuen. Horretarako, funtzio aldetik desberdinak diren eta erasoen aurrean sentsibilitate desberdina erakusten duten zerebeloaren bi eskualdetan, ultraegiturari mailako zenbait parametro neurtu genituen aldaketa nabarmenak aurkituz.Item Ingurune aberastuak nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6J saguen iraupen luzeko CB 1 hartzailearen mendeko plastikotasuna berreskuratzen du. -Paradigma honen azpian ezkutatzen diren mekanismo zelularren bila-Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Buceta Salazar, Ianire; Puente Bustinza, Nagore; Olea , Ane; Lekunberri Odriozola, Leire; Serrano Murgia, Maitane; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Terradillos Irastorza, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroGizartean duen prebalentzia-tasa altua dela eta, gehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, osasun arazo larria bilakatzen ari da. Alkohol kontsumoaren erregulazioan, endokannabinoide sistemak funtsezko eginkizun bat betetzen du. Izan ere, etanolaren gehiegizko kontsumoak CB1 hartzailearen mendeko iraupen luzeko plastikotasunaren galera eragiten du. Ingurune aberastuak (IAk) hainbat aldaketa mesedegarri eragiten ditu garunaren garapen prozesuan; garun lesio ezberdinen berreskurapenean duen parte-hartzea egiaztatuz. Gure xedea, nerabezaroan alkohol-kontsumoaren ondorioz sorturiko iraupen luzeko plastikotasun asalduren aurrean IAk duen potentzial-tasun terapeutikoa aztertzea da; baita onura posible horien azpian dauden mekanismo zelularrak ere.Item CB1 kannbinoideen hartzaile gabeziaren eragina garuntxoko zuntz paraleloetanBuceta Salazar, Ianire; Rico Barrio, Irantzu; Puente Bustinza, Nagore; Egaña Huguet, Jon; Atxikallende Urkaregi, Svein; Terradillos Irastorza, Itziar; Bonilla Del Rio, Itziar; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Grandes Moreno, Pedro; Elezgarai Gabantxo, IzaskunEndokannabinoide-sistemak (EKS) garapeneko prozesuetan parte hartzen du eta helduaroan neurotransmisoreen askapena erregulatzen du batez ere, CB1 kannabinoideen hartzailearen bitartez. Karraskarien garuntxoan, garapenean eta helduaroan, EKSren adierazpen handia dago zuntz paraleloen bukaera sinaptikoetan (ZPBS). CB1ren jaiotzetiko gabeziak animalia helduen ZPBSetan izan dezakeen eragina aztertu dugu kalteberatasun desberdina duten V. eta X. lobuluetan. ZPBSen ultraegitura mailako zenbait parametro neurtu ditugu CB1 adierazten ez duten saguetan. CB1 hartzailearen gabeziak ZPBSen morfologian aldaketa esanguratsuak eragiten ditu jatorrizko saguekin alderatuz, batez ere kalteberena den garuntxo-eremuan.Item Hipokanpoaren mendeko portaeren eta endokannabinoide sistemaren aldaketak loki-lobuluko epilepsiaren animalia-eredu bateanAnaut Lusar, Ilazki; Egaña Huguet, Jon; Terradillos Irastorza, Itziar; Soria Gómez, Edgar; Lekunberri Odriozola, Leire; Gomez Urkijo, Sonia; Serrano Murgia, Maitane; Bonilla Del Rio, Itziar; Mimenza Saiz, Amaia; Atxikallende Urkaregi, Svein; Puente Bustinza, Nagore; Ramos Uriarte, Almudena; Buceta Salazar, Ianire; Rico Barrio, Irantzu; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroLoki-lobuluko epilepsia (LLE) askotan epilepsiaren aurkako medikamentuekin trataezina den epilepsia partzial mota bat da. LLEn gehiegizko neurona-jarduera hipokanpoan gertatzen da, besteak beste. LLEdun pertsonek oroimen arazoak pairatzen dituztela deskribatu da. Bestalde, euren endokannabinoide (eKB) sisteman ere aldaketak gertatzen direla ikusi da, hala nola, CB1 hartzailearen adierazpenaren murrizketa. eKB sistema, eta bereziki CB1 hartzailea, oroimen-prozesuetan parte hartzen duela frogatu da. Horrez gain, CB1 hartzaileek epilepsia-krisien larritasunean erantzukizun handia izan lezakete. Gure helburua, LLEren animalia-eredu batean portaera mailan nahiz maila zelularrean gertatzen diren aldaketak aztertzea da, CB1 hartzailean arreta jarriz.