Search Results

Now showing 1 - 3 of 3
  • Item
    ACT toxina eta mintzeko kolesterolaren arteko elkarrekintzaren azterketa
    Amuategi Aulestiarte, Jone; Benito Vicente, Asier; Gonzalez Bullón, David; Alonso Estrada, Rocio; Martin Plagaro, Cesar; Ostolaza Etxabe, Elena
    Gaixotasun kutsakorren artean munduan heriotza gehien eragiten dutenak arnasbideetako infekzioak dira eta horren adibide izan daiteke COVID-19 birusa. Hala ere, badira gizakiak kaltetzen dituzten beste patogeno batzuk ere: Bordetella pertussis bakterioak, esaterako, kukutxeztula eragiten du. Bakterio honek ostalaria inbaditzeko erabiltzen dituen mekanismoetako bat adenilato ziklasa toxina da (ACT). Toxina honen eta zelula ostalariaren arteko elkarrekintza sakon ikertu da. Hala ere, zelularen inbasiorako erabiltzen duen mekanismo molekularra oraindik ez da zehaztasunez deskribatu. Ikerketa honetan, mintzeko kolesterolak toxina eta mintzaren arteko elkarrekintzan izan dezakeen eragina aztertu da.
  • Item
    Mintzeko-kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko laguna
    Amuategi Aulestiarte, Jone; Alonso Estrada, Rocio; Ostolaza Etxabe, Elena
    Adenilato Ziklasa Toxina (ACT) Bordetella pertussis bakterioak jariatzen dituen birulentzia-faktoreetako bat da. Ostalariaren defentsak ahultzen ditu, makrofagoak intoxikatuz eta haien mintz plasmatikoak zulatuz. Horretarako, lehen eta azken urratsa proteina itu-zelulen mintz plasmatikora lotu eta mintzean integratzea da. Arloko ikerketan aurrerapauso handiak egin diren arren, ezezagunak dira toxinak forma aktiboa har dezan gertatu beharreko urratsak. Lan honetan, ACTk eta mintzeko kolesterolak elkarrekintza espezifikoa dutela erakutsi dugu, eta kolesterolari lotzeaz arduratzen diren lau motibo identifikatu ditugu, bi jardueretarako funtsezkoak direnak.
  • Item
    Kukutxeztula: hurbileko begirada bat
    (ELHUYAR) Amuategi Aulestiarte, Jone; Alonso Estrada, Rocio; Ostolaza Etxabe, Elena