TRPV1-KO saguek epilepsia krisi arinagoak jasatearen zergatiak bilatzen

Abstract

CB1 hartzaileak sinapsi kitzikatzaileetan glutamatoaren askapena erregulatzen du eta honek epilepsia gaixotasuna pairatzen duten zirkuitu neuronaletan babes funtzio bat bete dezakeela pentsatzen da. Kainato bitartez induzitutako epilepsia krisiak behatzean ikusi da TRPV1-KO saguek pairatzen duten status epilepticus-a jatorrizko saguek pairatzen dutena baino arinagoa dela. Ebidentzia hori oinarri harturik, lan honetan sagu hauetan sistema endokannabinoidearengan gertatzen diren egokitzapen aldaketak aztertu dira.
The endocannabinoid type 1 receptor (CB1) regulates glutamate release to control the excitatory synaptic transmission playing a protective role in the modulation of neuronal circuits affected by the epileptic seizures. We have observed that seizures assessed by behavioural score were milder in TRPV1-KO than in WT mice subjected to the kainate-induced status epilepticus model. As so the aim of this study is to clarify the adaptative changes underlying these phenomena. Key word: CB1-TRPV1-KO-hippocampus-epilepsy Sarrera/ Momentuko egoera: Jakina da marihuana landareak erabilera ludikoa izateaz gain, terapeutikoki ere oso eraginkorra izan daitekeela. Horregatik, azken urteetan gora egin dute landare honekin eta bere inguruarekin zerikusia duten ikerketek. Ikerketa hauek batetik, landareak terapeutikan izan dezakeen boterea aztertzen dihardute, ekoizten dituen kannabinoideak eta euron deribatuak ikertuz gure onurarako izan daitezkeen medikamendu berriak garatzeko. Eta bestetik, zenbait ikerketa, marihuana landareak gure gorputzean aktibatzen duen sistema endokannabinoidea, hau da, gizakian endogenoa den kannabinoide sistema aztertzen dabiltza. Sistema hau ez da soilik gizakietan agertzen, beste hainbat bizidunetan, bai ugaztun zein arrainetan, aurkitu daiteke eta bere eginkizun bakarra ez da marihuana landarearen osagai aktiboa den 𝛼-THC-aren ekintza ahalbidetzea, izan ere, nerbio sisteman dagoen sistema modulatzaile nagusietako bat da frogatuta dauden beste funtzio batzuen artean. Hots, sistema honen bitartez neuronen aktibitatea kontrolatzen da. Gehiegizko aktibitate kitzikatzailea gertatuz gero kalte eta heriotza neuronala ematen dira toxikotasun mekanismoen ondorioz (Zhang et al. 2015). Gehiegizko kitzikapen hori gertatzen denean, sistema hau martxan jartzen da eta gehiegizko aktibitate hori eten dezake, horregatik esan daiteke sistema honek funtzio neurobabeslea duela (Monory et al. 2006). Adibidez azido kainikoaren bitartez eragindako krisi epileptikoetan anandamida 80 IkerGazte, 2017endokannabinoidearen produkzioa areagotzen da hipokanpoan, ondorioz CB1 hartzailearen aktibazioa eragiten da gehiegizko aktibazioaren aurka babesteko (Marsicano et al., 2003). Endokannabinoide sistemaren barne hainbat osagai aurki ditzakegu. Lehenik, endokannabinoide nagusienak, batetik arakidonil-etanol-amina (AEA) daukagu, anandamida izenaz ezaguna dena, eta bestetik 2-arakidonil-glizerola (2-AG). Hauek sintetizatu eta degradatzeko berriz, entzima espezifikoak dauzkagu. Anandamidaren sintesi entzima NAPE-PLD da eta 2-AG –rena DAGLα. Aldiz degradaziorako entzimak FAAH eta MAGL dira hurrenez hurren. Jarraitzeko, hartzaile kannabinoideak dauzkagu, lehen motakoa (CB1) eta bigarren motatakoa (CB2). Hauek berezko kannabinoideak (endokannabinoideak) eta berezkoak ez direnak (fitokannabinoideak landareetan edota kannabinoide sintetikoak) ezagutzeko kapazak dira eta euren ekintza eta baita kokapena ere desberdina da. Lehen motako hartzailea nerbio sistema zentralean aurkitzen da batez ere, bigarren motako hartzailea berriz zelula immunitarioetan aurkitzen da nagusiki. CB1 hartzailea mintz presinaptikoan kokatzen da. Gainontzeko neurotransmisore klasikoak ez bezala, endokannabinoideak eremu postsinaptikoan sintetizatzen dira beharrezkoak direnean eta presinapsiraino bidea egiten dute euren ekintza burutzeko (Howlett et al., 2002) (

Description

Keywords

CB1-TRPV1-KO-hipokanpoa-epilepsia

Citation

Collections