Prueba
Permanent URI for this communityhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/1
Browse
Browsing Prueba by Subject "20"
Now showing 1 - 8 of 8
- Results Per Page
- Sort Options
Item Forma-memoria materialak ezagutzenVeloso Fernandez, Antonio; Laza Terroba, Jose Manuel; Vilas Vilela, Jose LuisElastomeroak malgutasun handiko materialak bezala deskribatzen dira, honek esan nahi du karga edo indar baten ondorioz deformatzen direla, eta indar hori desagertzerakoan ia guztiz errekuperatzen direla. Izan ere, hauen egituran beirazko trantsizio-tenperatura baxuko kate molekular malguak eta uretano segmentu zurrunak txandakatuta aurkitzen dira. Poliuretanoen (PU) artean, forma-memoria PUak (SMPU) interes handikoak dira, propietate oso bereziak dituztelako, errekuperazio tenperatura tarte zabala, esate baterako. Gainera, prozesatze ona, malgutasun, elastikotasun eta urradurarekiko erresistentzia ezin hobea daukate eta biobateragarriak dira. Lan honetan polimero hauen artearen egoera erakutsiko da, hau da, erabiltzen diren osagaiak (poliola, diisozianatoa eta kate hedatzailea) eta sintesia. Azkenik, nola karakterizatzen edo ebaluatzen den forma-memoria kapazitatea edo gaitasuna azalduko da analisi termomekanikoa (TMA) erabiliz.Item Hego Euskal Herriko prozesu konstituziogile baterako ideiak. Begirada bat Latinoamerikari (eta baita Kataluniari ere)Compains Silva, EnekoLan honen zioa zuzenbide konparatuan Hego Euskal Herriko prozesu konstituziogile baterako ideiak bilatu eta azaltzea izango da. Horretarako Latinoamerikara begiratuko da, Venezuela, Bolivia eta Ekuadorrera zehazki, hauexek baitira Latinoamerikar Konstituzionalismo Berria bezala ezagutu den konstitutuzionalismo berriaren adierazle nagusi. Aipatu hiru herrialdeetan, pairatzen zuten egiturazko krisia gainditu nahian (politiko, ekonomiko eta soziala) herriek prozesu konstituziogileak abiatu eta konstituzio berriak onartu zituzten, bidean irakaspen mordoa utziz. Lan honetan irakaspen horiek Euskal Herriari egin diezaieketen ekarpena azaltzeko ahalegina egingo da. Zeharka bada ere, Kataluniari ere begiratuko zaio.Item Lehen Hezkuntzako Ikasle Eleaniztunen Euskarari Buruzko Pertzepzioak Translanguaging Testuinguruan. Ikerketa Etnografiko batCenoz Iragui, Jasone; Gorter , DurkIkerketa etnografiko hau translanguaging pedagogian eginiko esku-hartze batean oinarritzen da, azpimarra euskararen erabileran eta euskarari buruzko jarrera zein iritzietan eginaz. Ikerketa gauzatzeko erabilitako planteamendu teorikoa “Focus on Multilingualism” izan da, Cenoz eta Gorter (2011, 2014) ikerlariek garatutakoa, zeinak ikerketan eta irakaskuntzan hizkuntzen ikuspegi holistikoa hartzeko beharra azpimarratzen duen. Metodologia berriz, gela etnografian oinarritu da, datuak behaketa, talde eztabaida eta galdetegien bidez jasoaz. Informazioa EAEko ikastetxe publiko bateko L.Hko 5. eta 6. mailako ikasleen artean bildu da eta Atlas.ti bidez aztertu. Eskola kokatzen den herrian euskararen erabilera apurka gora doa eta ikerketako lehen zantzuen arabera ikasleak euskararen egoeraz jabe dira, hala ere desoreka nabari da ikasleen euskararen erabileraren eta honen inguruko jarreren artean.Item MALDI-IMS: Ehun bateko konposatuen distribuzio-irudiak lortzeko masaespektrometria teknika ezagutzenVeloso Fernandez, AntonioGaur egun, laborategietan biomolekulak eta materialak karakterizatzeko gero eta gehiago hedatu den Matrix Assisted Laser Desorption Ionization-Time of Flight Mass Spectrometry (MALDI-TOF MS) edo matrizez lagundutako laserraren bidezko desortzio ionizazioa-hegaldi denbora masa espektrometria teknika erabiltzen da. Teknika hau hainbat alorretan zabaldu egin da, masa molekularra jakitea baimentzen duelako inolako zatiketarik gabe, hau da, molekulen mikroegiturak karakterizatzea baimentzen du. Aldi berean, ehun batean dauden molekulen banaketa eta distribuzioa jakitea lor daitezke MALDI Imaging Mass Spectrometry (IMS) edo masa espektrometriaren bidezko irudia deritzon teknikari esker. Lan honetan, MALDI-IMS teknikaren oinarriak eta aplikazioak azaldu eta aztertuko dira.Item mglu2 eta mGlu3 glutamatoaren hartzaile metabotropikoen kokapena CB1 hartzaile kannabinoidearekiko hipokanpoaren hiluseanMedrano Peral, Aitor; Buceta Salazar, Ianire; Ramos Uriarte, Almudena; Egaña Huguet, Jon; Bonilla Del Rio, Itziar; Royo Zubillaga, Naiara; Rico Barrio, Irantzu; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Puente Bustinza, Nagore; Reguero Acebal, Leire; Atxikallende Urkaregi, Svein; Terradillos Irastorza, Itziar; Soria Gómez, Edgar; Mendizabal Zubiaga, Juan Luis; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Meana Martinez, Javier; Gomez Urkijo, Sonia; Grandes Moreno, PedroHiponkanpoko horzdun zirkunboluzioko hilusean, CB1 hartzaile kannabinoide eta mGlu2 etamGlu3 glutamatoaren hartzaile metabotropikoen arteko hurbiltasuna eta kolokalizazioaren berri emanizan da. mGlu2 edo mGlu3 hartzaileak selektiboki ezabatzeko manipulatutako saguen burmuinakerabiliz CB1arekiko aipatutako mGlu bakoitzaren erlazioa zehaztu ahal izan dugu. mGlu2 hartzaileaprozesu neuronaletan ikusia izan zen, CB1-arekin kolokalizatu ahal zuen tokietan, mGlu3-a berriz,glia prozesuetan aurkitu zen eta, nahiz eta zenbait kasutan kolokalizazioa aurkeztu izan zuen,gehienetan CB1dun botoi sinaptikoekin harremana zuten sinapsien inguruko prozesuetan topatugenuen.Hitz gakoak: Horzdun zirkunboluzioa, mikroskopia elektronikoa, sistema endokannabinoidea,inmunohistokimikaItem Oihartzun denbora eta eremu magnetiko estatikoaren araberako BOLD erantzunaren neurketa bereizmen handiko irudi bidezko erresonantzia magnetikoa erabiliz: In-vivo azterketa batMarkuerkiaga Olabe, Irati; Marques , Jose Pedro; Bains , Lauren Jennifer; Norris , David Gordon7T-ko eremu magnetiko estatikoa duten erresonantzia magnetikorako eskanerrak erreferentziazkoeskanerrak bilakatu dira bereizmen handiko Odolaren Oxigenazio Mailaren araberako irudi bidezkoerresonantzia magnetiko funtzionala (siglak ingelesez: BOLD fMRI) neurtzeko. Aktibazio seinalealortzeko, datuok prozesatzeko erarik ohikoena garun-azalaren sakonera berean dauden voxel-ak (pixel-aren baliokidea 3 dimentsiotako espazioan) intereseko eremu batean zehar integratzea da, honela voxeltxikiek berez dakarten seinale eta zarataren arteko ratio kaxkarra hobetuz. Prozesatzeko era honek,baina, berez ratio seinale eta zarataren arteko ratio txarragoa duten eremu magnetiko baxuagoetanbehar adinako sentsibilitatea lor daitekeen galdetzera garamatza. Lan honetan, 1.5T, 3T eta 7T –nneurturiko profilak erakusten ditugu bereizmen handiko BOLD fMRI-a eremu magnetiko txikiagoetanposible ote den aztertzeko.Item Oroitzapen kolektiboak eta ongizatea: CEVI proiektua Euskal HerrianPizarro Carrasco, Jose; Mendez Casas, Lander; Paez Rovira, Dario; Basabe Barañano, Nekane; Telletxea Artzamendi, SaioaPertzepzio subjektiboan, eta ikuspuntu kualitatibo eta kuantitatiboen arteko konparaketan oinarritua izateak erreferente bihurtzen du CEVI proiektua (Changements et événements au cours de la vie, frantsesaz [aldaketak eta gertaerak bizi-ibilbidean]), zeinen helburua, herriek eta pertsonek nola gogoratzen duten jakitean datza. Txosten honek Euskal Herriko laginaren emaitzak aurkezten ditu hiru atal ezberdinetan: aurreko urteko gertaerak, bizitzan zehar bizitako inflexio puntuak eta gertaera sozio-historikoak; gainera pertsona guztiek bizi izandako ebaluaketa subjektiboak (i.e., galera, etekina, etab.) biltzen ditu. Emaitzak taldeen identitateak eta pertsonen ongizaterako inpaktua kontuan hartuta eztabaidatzen dira.Item Ugalketako disrupzio endokrinoa Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)Valencia Lopez, Ainara; Rojo Bartolome, Iratxe; Bizarro Villan, Cristina; Cancio Uriarte, Ibon; Ortiz Zarragoitia, MarenDisruptore endokrinoak (EDC), ingurugiro-kutsatzaile kezkagarrienetarikoak dira animalien garapen eta ugalketarengan eragin kaltegarria dutelako. EDCetako batzuk eragin xenoestrogenikoa dute, ugal-hormona femenino garrantzitsuena den eta garapen zein ugalketaren arduradun den estrogeno naturala imitatzeko gai direlako. Ur araztegiek xenoestrogenoak isurtzen dituzte ibaietara, arrain arren feminizazioa sortuz. Azken urteetan Gernikako araztegiak isuritako konposatu kimikoen ondorioak ikertu ditugu bertako Chelon labrosus korrokoien populazioan; non barrabiletan obozitoak dituzten arrak (intersex) aurkitu ditugu. Gure azken ikerketetan Gernikako korrokoi populazioaren efektu xenoestrogenikoen balioztatzearekin jarraitzeko asmoz eta, aldi berean Galindoko araztegiaren, Bilbo hiritik ur-behera, eragin posiblea ikertzeko asmoz, C. Labrosus indibiduoak hartu ziren 2013ko ekainean eta 2014ko otsailean. Gonaden ikerketa histologikoak eta xenoestrogenoen aurrean erantzuten duten bitelogenina (vtg) eta cyp19a1a aromatasa geneen transkripzio-mailen analisiak burutu ziren. Beste markatzaile molekular berri batzuk, 5S rRNA eta tfiiia, obozitoen presentziaren adierazgarri direnak ere aztertuak izan ziren. Testikuluetan obozitoak zituzten intersex arrak behatu ziren, bai Gernikan eta bai Galindon. Intersex korrokoiek arrek baino 5S/18S rRNA indizea eta tfiiia transkripzio maila altuak azaldu zituzten, emeen antzekoak. Bi markatzaile molekular hauek korrelazio positiboa adierazi zuten intersex larritasun indizearekin. Ar eta intersexen vtg-ren transkripzio mailak ez zuten desberdintasunik azaldu. Laburbilduz, emaitzek Galindo eta Gernikako korrokoiak kimikari xenoestrogenikoei esposatuta daudela iradokitzen dute.