Browsing by Author "Zubillaga Herran, Nerea"
Now showing 1 - 6 of 6
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ereduaren inguruan eztabaidatzenZubillaga Herran, NereaEgun, Gizarte Zerbitzuetan erabiltzen den esku hartze ereduak gero eta zalantza gehiago sortzen ditu, errealitateari eta gizarte arazoei erantzun egoki bat emateari dagokionean. Artikulu honetan, Gizarte Zerbitzuetan, esku hartze komunitarioa garatu dadin, eman beharreko hausnarketa egin ahal izateko, kontuan eduki behar diren eztabaiden gakoak azaleratu gura dira. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema arautzen duen 12/2008 LEGEA eta horren inguruan egin diren lan ezberdinak aztertu dira, perspektiba komunitario batetik, Gizarte Zerbitzuek behar duten berrantolaketa eta eredu aldaketan, kontuan izanak beharko luketen eztabaidei bide emateko.Item Gizarte-zerbitzuak eta gizarte-langintza: zein da zein?(ZERBITZUAN) Zubillaga Herran, Nerea; Berasaluze Correa, AinhoaItem Gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren sakontze komunitarioa(UPV/EHU) Zubillaga Herran, NereaItem Komunitarioa: gizarte zerbitzuetarako aukeraZubillaga Herran, NereaGizarte Zerbitzuek gizartearen ongizatea bermatzea helburu dutela ulertu daiteke, aldiz, helburu horri heltzea oztopatzen dien erronka estruktural batzuk dituzte. Lan honetan, erronkak ezagutu, hauek aztertu eta gizarte langintzaren dimentsio komunitarioaren bidez, gainditzeko planteamenduak proposatzen dira. Gizarte langintza komunitariotik eratorritako planteamenduak parte hartzean eta harreman sareetan oinarritzen dira, egoera sozialak modu kolektiboan ulertuz eta ondorioz, eraldaketara bideratuz. Azkenik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren baitan, dimentsio komunitarioaren garapena ezagutu nahi izan da, hausnarketa errealitatera hurbiltzeko asmoz. Guztia, iturri ez zuzenez azterketaren bidez burutu da.Item Strengthening from feminism the challenges of the social movements(Udako Euskal Unibertsitatea) Zubillaga Herran, NereaItem Zergatik ez da oinarrizko gizarte-zerbitzuetan komunitarioan sakontzen?: marko analitiko posibleaZubillaga Herran, NereaEgun gizarte-zerbitzuen inguruan ikertzen diharduten adituek, zein hauek ebaluatzeko adierazle eta txotenek, batez ere, oinarrizko gizarte-zerbitzuen dimentsio komunitarioaren aldeko apustua beharrezkoa dela azpimarratzen dute, are gehiago, egungo gizarte errealitatearen konplexutasunaren aurrean. Hala ere, gizarte-zerbitzuei erreparatuz gero, lan komunitario gutxi egiten dela ikus daiteke, baita oinarrizko gizarte zerbitzuetan ere eta horren atzean egon daiteken arrazoia ezagutu ahal izateko, analisi marko bat sortzea ezinbestekoa da. Hori horrela, artikulu honetan, adituen elkarrizketen bidez, gizarte-zerbitzuetan dimentsio komunitarioa gauzatzea baldintzatzen duten elementuak identifikatu dira hiru dimentsio nagusi izendatuz: politikoa, teknikoa eta lurraldeari dagokiona.