Browsing by Author "Villate Uribe, Aitor"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Kannabinoideak eta polimeroak: hamaika aukera kapsula terapeutikoen garapeneanVillate Uribe, Aitor; Barreto , Gaston Pablo; San Nicolas Oruetxebarria, Markel; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Aizpurua Olaizola, Oier; Usobiaga Epelde, AresatzKannabis landarean aurkitzen diren kannabinoideen ahalmena medikuntzaren esparruan ezaguna da. ∆9-tetrahidrokannabinola (THC) eta kannabidiola (CBD), kannabinoide ezagunenak eta erabilienak badira ere, landarean kantitate txikiagotan aurkitzen diren kannabinoideak mantentzen dituzten eta aho-bidetik har daitezkeen produktuen eskaera dago azken aldian. Kannabinoideen aho bidezko kontsumo eraginkorra ahalbidetzen duten matrize polimerikoen erabilera aztertzeko, bi “full-spectrum” kapsula desberdin sintetizatu dira eta hauen erkaketa burutu da lan honetan. Eratutako kapsulak ezaugarri eta aplikazio-eremu desberdinak dituztenez, kannabis terapeutikoren aniztasuna modu praktiko batean aurkezteko aukera eman digute.Item Kannabinoideak pilula gisa: enkapsulazio egonkorra posible ote?Villate Uribe, Aitor; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Usobiaga Epelde, AresatzCannabis Sativa L. landare espeziean aurkitzen diren kannabinoideek interes handia piztu dute medikuntzan, batez ere, zenbait gaixotasun kronikoren sintomei aurre egiteko duten ahalmen terapeutikoa dela eta. Kannabis terapeutikoa administrazio-bideen eta produktuen artean, kannabinoideen enkapsulazioa aukera ona dirudi, osasunerako kaltegarria ez den, dosifikatzeko erraza den eta kannabinoideak ingurunetik babesten dituen metodoa delako. Lan honetan, Vibration Nozzle Microencapsulation teknikaz egindako kannabis kapsulen egokitasuna aztertuko da, bi formulazio desberdinekin lortutako kapsulak beraien artean erkatuz.