Browsing by Author "Totorikaguena Iturriaga, Lide"
Now showing 1 - 5 of 5
- Results Per Page
- Sort Options
Item Obozitoak "in vitro" heltzeko teknika (IVM): enbrioiaren garapen egokirako erronka(EKAIA) Totorikaguena Iturriaga, Lide; Olabarrieta López, Estibaliz; Agirregoitia Marcos, Naiara; Agirregoitia Marcos, EkaitzItem Sistema endokannabinoideak emearen ugal-fisiologia modulatzen du(EKAIA) Totorikaguena Iturriaga, Lide; Olabarrieta López, Estibaliz; Agirregoitia Marcos, Naiara; Agirregoitia Marcos, EkaitzItem Sistema kannabinoidearen funtzioa sagu oozitoen heltze-prozesuan, ernalketan eta enbrioiaren garapeneanTotorikaguena Iturriaga, Lide; Olabarrieta López, Estibaliz; Agirregoitia Marcos, Ekaitz; Agirregoitia Marcos, Naiara; Lopez Cardona, Angela PatriciaGaur egun, gero eta gehiago dira ugalketa tekniken beharra dutenak haurdun geratu ahal izateko bai ugalkortasunarekin lotutako arazoak emendatu direlako baita familia ereduak aldatu direlako ere. Zoritxarrez, oraindik zailtasunak daude lagundutako ugaltze-tekniken bidez haurdunaldia lortzeko. Teknika horien artean badago berebiziko garrantzia duena oozitoa ernaldua izateko: oozitoen in vitro heltzea (IVM). Gutxi erabiltzen den teknika da oraindik bestelako tekniken emaitzen arrakastara heldu ez delako. Hala ere, hainbat emakumerentzat oso aukera aproposa izan liteke eta beste zenbaitentzat haurdunaldia lortzeko aukera bakarra. Oozitoaren heltze-prozesuan lagungarriak izan litezkeen ligando interesgarri batzuk kannabinoideak ditugu: haiek eragiten duten seinaleztapena eta oozitoen heltze-prozesua hasteko gertatu behar den seinaleztapena berdina delako. Horregatik, egokia ikusi dugu kannabinoideen erabilera terapeutikoa aztertzea IVM medioen eraginkortasuna hobetzeko. Horretarako, gure ikerketa taldeak sistema kannabinoidearen funtzioa aztertu du sagu oozitoen heltze-prozesuan, ernalketan eta enbrioiaren garapenean eta baieztatu dugu haren parte-hartzea; ez hori bakarrik, izan ere, THC fitokannabinoideak oozitoen heltze-prozesua modulatzen duela ikusi dugu. Ugalkortasuna, oozitoen heltzea , IVM, sistema kannabinoidea, THC fitokannabinoideaItem Sistema kannabinoidearen funtzioa ugaztunen obarioen fisiologian eta obozitoen heltze-prozesuan(UPV/EHU) Totorikaguena Iturriaga, LideItem THC fitokannabinoidearen inplikazioa sagu oozitoen heltze-prozesuan eta ernalketanTotorikaguena Iturriaga, Lide; Olabarrieta López, Estibaliz; Agirregoitia Marcos, Naiara; Agirregoitia Marcos, EkaitzUgaztun emeen oozitoen heltze-prozesua ugalkortasunean garrantzia handia duen prozesu bat da, obulua ernaldua izateko beharrezkoa delako. Oozitoak obulutegiko folikuluetan sortzen dira eta lehenengo meiosiaren profasean daude geldituta, obulutegietan. Oraindik ez dira ondo ezagutzen meiosiaren berraktibazioa eragiten duten seinaleak baina hauei esker abiatuko da obulazioa non, emakumeen kasuan, hilero oozito bakarra obulutegitik irtengo den. Gero eta ebidentzia gehiago dago seinale horietako asko G proteinei loturiko hartzaileen (GPCR) menpe dagoela eta horien aktibazioak edo inaktibazioak oozitoen heltze-prozesua modulatzen dituzten seinalizazio ur jauziak pizten dituztela. Gakoa da aurkitzea zeintzuk diren berpizkunde meiotikoa eragiten eta erregulatzen dituzten kanpo seinaleak, seinale horiek farmakoen bidez kontrolatuz heltze-prozesua ere kontrolatu genezakeelako. Horrela, ikusi da kannabinoideek eragiten duten seinaleztapena eta oozitoen heltze-prozesua hasteko gertatu behar dena berdina dela, beraz, prozesuan lagungarriak izan litezkeen lotugai interesgarriak ditugu. Gure ikerketa taldeak sistema kannabinoidearen funtzioa aztertu du sagu oozitoen heltze-prozesuan, ernalketan eta enbrioiaren garapenean eta haren parte-hartzea baieztatzeaz gain, THC fitokannabinoideak sagu oozitoen heltze-prozesua modulatzen duela ikusi du. Gainera, etorkizunerako kannabinoideen erabilera terapeutikoa aztertzen jarraitzea interesgarria litzateke, besteak beste, IVM medioetan osagai gisa erabilita. Nabarmendu behar da oozitoen in vitro heltzea askoz alternatiba onuragarriagoa, erosoagoa eta arrisku gutxiagokoa izango litzatekeela ugalkortasun klinika batera joan behar den edozein pazienterentzako, obarioen estimulaziorako beharrezkoak diren hormonak hartzea ekidingo litzatekeelako edo behintzat dosia murriztuko litzatekeelako. Are gehiago, hormonen estimulazioa kontraindikatua dagoen emakumeentzako haurdunaldia lortzeko aukera bakarra izan ahalko litzateke. Ugalkortasuna, oozitoen heltzea , IVM, sistema kannabinoidea, THC fitokannabinoidea