Browsing by Author "Terrones Uria, Oihana"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item BAK proteinaren mekanismo proapoptotikoa aztertzenLandeta Diaz, Olatz; Landajuela Larma, Ane; Flores Romero, Hector; Bustillo Zabalbeitia, Itsasne; Garcia Porras, Miguel; Garcia Valero, Juan; Terrones Uria, Oihana; García Sáez, Ana J.; Basañez , GorkaApoptosian, proapoptotikoa den BCL2 familiako BAK proteinak mitokondrioko kanpo mintzean (MKM) c-zitokromoaren eta apoptosi-eragileak diren faktoreen (adib. Smac/DIABLO, AIF…) askapenaren erantzule diren poroak eratzen dituela jakina da. Hala ere, BAKen poro apoptotikoaren ezaugarriak eta izaera zeintzuk diren aztertzeke daude. Lan honetan, BAKek c-zitokromoa askatzeaz gain, alofikozianina (104kDa) ere askatzeko adineko poro handiak eratzen dituela ikusi dugu. Gainera, guztiz proteikoak diren kanaletan gertatzen ez den bezala, BAKen poroak tamaina egonkorra eta egitura finkorik ez duela aztertu genuen. Hortaz, BAKek eratzen duen proteinekiko iragazkorra den poroaren tamaina dinamikoa da, izaera proteolipidikoarekin bat eginez.Item Kolesterol zunda bioortogonal baten bidezko nanoeskala mailako lipido hetereogeneotasunaren behaketa zeluletanOlazar Intxausti, June; Lorizate Nogales, Maier; Terrones Uria, Oihana; Nieto Garai, Jon Ander; Contreras Gomez, XabierBaltsa lipidikoaren kontzeptua proposatu zenetik 20 urte baino gehiago igaro diren arren, nanoegitura horien existentziak oraindik ere eztabaidagai izaten jarraitzen du, ez baitago egitura horien nanoantolaketa ikertzeko zelula bizietan erabili daitekeen metodo ez-inbaditzailerik. Artikulu honetan kolesterol zunda bioortogonal bat garatu da (chol-N3), zeina bereizmen handiko mikroskopiaz baliatuta, 50 nm baino gutxiagoko lipido-baltsak zelulen mintz plasmatikoan zuzenean ikusi eta karakterizatzeko metodo baliagarria den. Zunda honek kolesterol endogenoa ordezkatzen du mintz sintetiko eta zelularretan, asaldurarik gabe.