Browsing by Author "Ramos Gonzalez, Juan Carlos"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gibeleko erradioenbolizazioa: CFD simulazioetan oinarritutako hemodinamikaren eta mikroesferen garraioaren analisiaAramburu Montenegro, Jorge; Anton Ramirez, Raul; Rivas Nieto, Alejandro; Ramos Gonzalez, Juan Carlos; Sangro Gómez-Acebo, Bruno; Bilbao Jaureguizar, Jose IgnacioErradioenbolizazioak gibeleko minbiziari egiten dio aurre. Arterian kokatutako kateterraren bitartez, mikroesfera erradioaktiboak injektatzen dira odol-fluxuan, eta partikula horiek tumoreak odolez hornitzen dituzten arterioletan itsasten dira. Tratamendu segurua eta eraginkorra izan arren, konplikazioak sor daitezke partikulak gibelean modu desegokian banatzen badira. Artikulu honek bi lan berraztertzen ditu, simulazioen bitartez fluidoen mekanikarekin zerikusia duten hainbat parametroen eragina aztertzen duten bi lan; injekzioa adarkadura batetik gertu edo urruti egitearen eragina berraztertzen du, hain zuzen. Emaitzek erakutsi dute partikulen banaketak odol-fluxuarenaren itxura hartzen duela, injekzio-puntutik adarkadurarainoko zatia nahikoa luze eta bihurria bada.Item Hemodinamikaren eredu zero-dimentsionalean adarkaduretako presio- galeraren garrantziaren inguruan: B-TACE tratamenduaren analisiaAramburu Montenegro, Jorge; Anton Ramirez, Raul; Sanchez Larraona, Gorka; Ramos Gonzalez, Juan Carlos; Rivas Nieto, Alejandro; Sangro Gómez-Acebo, Bruno; Bilbao Jaureguizar, Jose IgnacioHemodinamikaren ereduen erabilerak gibeleko minbizien hainbat tratamenduren optimizazioa ahalbidetu dezake; adibidez, B-TACE tratamenduarena. B-TACE tratamendua arteria kolateralei esker ematen den odol-fluxuaren banaketaren aldaketan oinarritzen da. Odol-fluxuaren banaketan aldaketak ematen diren kasuetan, garrantzitsua izan daiteke efektu hori kontuan izatea hemodinamikaren ereduan. Artikulu honetan, hemodinamikaren azterketa egiten da eredu zero-dimentsional baten bidez B-TACE tratamenduaren kasu baterako, eta aztertzen da odol-fluxuaren banaketaren aldaketaren efektuak ereduan duen eragina. Emaitzek erakusten dute garrantzitsua dela efektu hau kontuan hartzea.