Repository logo
Communities & Collections
All of DSpace
  • English
  • العربية
  • বাংলা
  • Català
  • Čeština
  • Deutsch
  • Ελληνικά
  • Español
  • Suomi
  • Français
  • Gàidhlig
  • हिंदी
  • Magyar
  • Italiano
  • Қазақ
  • Latviešu
  • Nederlands
  • Polski
  • Português
  • Português do Brasil
  • Srpski (lat)
  • Српски
  • Svenska
  • Türkçe
  • Yкраї́нська
  • Tiếng Việt
Log In
New user? Click here to register. Have you forgotten your password?
  1. Home
  2. Browse by Author

Browsing by Author "Pereda Pereda, Eva"

Filter results by typing the first few letters
Now showing 1 - 10 of 10
  • Results Per Page
  • Sort Options
  • No Thumbnail Available
    Item
    Emakumeekiko sexismo maila osasun arloko profesional eta ikasleengan: lehen hurbilketa
    Goñi Balentziaga, Olatz; Aliri Lazcano, Jone; Prego Jimenez, Sara; Pereda Pereda, Eva; Perez Tejada, Joana; Labaka Etxeberria, Ainitze
    Osasun profesionalen emakumeekiko sexismo mailak osasun arretan eragina du, genero alborapenak eraginez. Emakumeekiko sexismo maila ezagutzeko ASI galdetegiaren bertsio laburtua aproposa da. Hori dela eta, 89 osasun arloko profesionali eta ikasleri galdetegi hau aplikatu zaie, beraien emakumeekiko sexismo mailaren inguruko informazioa eskuratu eta populazio orokorreko datuekin konparatzeko. Galdetegia sexismo anbibalentearen bi dimentsioak, etsaitasunezko eta onginahiko sexismoa, neurtzeko egokia dela adierazi dute analisi psikometrikoek. Osasun arloko lagin honetako partaideek emakumeekiko sexismo maila populazio orokorraren sexismo maila baino baxuagoa azaldu duten arren, lagin kopurua handiagoarekin joera hau aztertu beharko litzateke.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen historia elikadura-nahasmendu murriztaileetan: berrikuspen sistematikoa
    Aguirreurreta Galarraga, Oihana; Gomez Castellon, Tamara Evelin; Pereda Pereda, Eva
    Ezer gutxi dakigu obesitatearen edo gehiegizko pisuaren eta elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztaileen arteko loturari buruz. Kasu horien prebalentzia, sintomatologia, garapena eta nahasmenduaren ezaugarri klinikoak aztertzeko PRISMA prozeduran oinarrituta 18 artikulu berrikusi ziren. Emaitzen arabera, elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztailea duten pertsonen artean, gainpisua edo obesitate historia ohikoagoa da gizonengan emakumeengan baino. Horrez gain, gainpisua eta obesitate historia gehiago agertzen da anorexia nerbioso atipikoa duten pertsonengan anorexia nerbiosoa dutenengan baino. Anorexia nerbioso atipikoa duten pertsonak pisu handiagoarekin identifikatzen dira, baina horien sintomatologia, amenorrea eta ondorioak ez dira inoiz gainpisua edo obesitatea izan ez duten kasuenak baino larritasun gutxiagokoak. Emaitzek elikadura-jokabidearen nahasmenduen identifikazioan pisu-historia kontuan hartzearen garrantzia azpimarratzen dute.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa
    Santos Erice, Miren; Pereda Pereda, Eva
    Pisu-estigmak alor ezberdinetan presente egoten jarraitzen du, obesitatea duten banakoak askotan estigmatizatuak izanik eta generoaren araberako ezberdintasun nabarmenak aurkiturik. Ebidentzia hori kontrastatzeko helburuarekin, hainbat datu-basetan gauzatutako bilaketetan oinarritu da berrikuspen hau, gainpisua edo obesitatea duten emakume eta gizonen estigmatizazio-bizipenak alderatuz. Emaitzek erakutsi dutenaren arabera, gehiegizko pisua duten emakumeek pisu-estigma bizitzeaz gain genero-ezberdintasunei ere aurre egin behar izaten diete. Aurkikuntza hauek bat egiten dute aurretik argitaratutako zenbait ebidentziekin, eta etorkizunerako ikerketa-ildoak proposatzen dira hauetatik abiatuta.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Gorputz-irudia eta alderdi emozionalak gainpisuan eta obesitatean aurrenerabezaroan
    (UPV/EHU) Pereda Pereda, Eva
  • No Thumbnail Available
    Item
    Haur eta nerabeen elikadura emozionala bultzatzen duten guraso eta haurren ezaugarriak: berrikuspen sistematikoa
    Galdos Madina, Jone; Pereda Pereda, Eva
    Berrikuspen sistematiko hau haur eta nerabeen elikadura jokaera osasuntsuak zein osasungaitzak bultzatzen dituzten gurasoen elikatze estiloak eta adingabeen ezaugarriak azaltzeko asmoz burutu zen. Honetarako, PRISMA prozeduran oinarrituta 27 artikulu berrikusi ziren. Emaitzen arabera, adingabeen elikadura emozionala hauen tenperamentu eta auto-erregulazioaren eta gurasoen elikatze estilo eta jokaera batzuen araberakoa da. Nerabezaroan, elikadura emozionala bultzatzen duten aldagai berriak agertzen dira, auto-onarpena eta gorputz-irudia. Ondorioz, garrantzitsua da haurtzaro goiztiarretik elikagaiekiko harreman osasuntsua ezartzea elikagaien eta emozioen arteko harreman desegokiak dakartzan ondorio abertsiboak ekiditeko.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Haurdunaldian amak izandako bizi-ohiturak, ingurumen-esposizioak, osasun-sistemaren ekimenak eta haurraren garapen neuropsikologikoa. INMA (Haurtzaroa eta Ingurumena-Infancia y Medio Ambiente) proiektuan argitaratutako lanen errebisioa
    (EKAIA) Babarro Velez, Izaro; Andiarena Villaverde, Ainara; Ibarluzea Maurolagoitia, Jesus M; Fano Ardanaz, Eduardo; Aurrekoetxea Agirre, Juan Jose; Lertxundi Iribar, Nerea; Lertxundi Manterola, Aitana; Gallastegi Bilbao, Mara; Irizar Loibide, Amaia; Pereda Pereda, Eva; Urbieta Macazaga, Nerea; Santa Marina Rodriguez, Loreto
  • No Thumbnail Available
    Item
    Lehen mailako prebentzio programa baten eragina nerabeen obesitatearen prebentzioan eta ongizate emozionalaren sustapenean. “Nerabeak astintzen” ikerketaren protokoloa
    Galdos Madina, Jone; Salaberria Irizar, Karmele; Uriarte Moreno, Pello; Gomez Castellon, Tamara Evelin; Diaz de Monasterioguren Osinaga, Amaia; Ruiz de Azúa Larrinaga, Malen; Pereda Pereda, Eva
    Orain arte obesitatearen inguruan egindako ikerketa gehiena honen prebentziora bideratu da. Obesitatearen tratamendurako terapia kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna frogatuta dagoen arren nahasmendu komorbidoetan honen eraginkortasuna baxuagoa dela ikusi da. Hori dela eta emozioen erregulaziorako transdiagnostikoan oinarritutako lehen mailako prebentzio programa baten eraginkortasuna aztertu nahi da. Aurkezten den programaren bidez nerabeen ondoez emozionala eta aurre egite estrategia desegokiak gutxitzea eta baliabide pertsonalak gehitzea, elikadura- eta ariketa fisikorako ohiturak hobetzea eta parametro antropometriko, biologiko eta endokrinoak erregulatzea espero da.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Obesitatearen estigma osasun profesionalengan: literaturaren berrikuspena
    Gomez Castellon, Tamara Evelin; Aguirreurreta Galarraga, Oihana; Pereda Pereda, Eva
    Literaturaren berrikuspen honek osasun-profesionalen obesitatearen inguruko sinesmen eta jokabide estigmatizatzaileak aztertzea du helburu, jokabide horiek detektatzeko, kontzientziatzeko eta murrizteko. Bilaketa sistematikoan 31 artikulu aukeratu ziren. Emaitzek jakinarazi zutenez osasun-arloko profesionalek obesitateari buruzko ikuspegi estigmatizatua eta obesitatea duten pertsonenganako jarrera negatibo inplizitu eta esplizituak dituzte, hauen osasun fisiko eta psikologikoa kaltetuz. Etorkizuneko ikerketek osasun-profesionalen obesitatearen estigma desagerrarazteko esku-hartzeak jorratu beharko lituzkete eta psikologiako profesionalek obesitatea duten pertsonen osasun mentala sustatzeko terapia psikologiko eraginkorretan hezi beharko lirateke.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Obesity and bullying in childhood and adolescence: a systematic review
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Jimeno Martitegi, Andere; Biurrun Ascunce, Olaia; Garcia Zaballa, Uxue; Pereda Pereda, Eva
  • No Thumbnail Available
    Item
    The stigmatization of obesity from a gender perspective: A systematic review
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Santos Erice, Miren; Pereda Pereda, Eva

DSpace software copyright © 2002-2025 LYRASIS

  • Privacy policy
  • End User Agreement
  • Send Feedback