Browsing by Author "Ostra Beldarrain, Miren"
Now showing 1 - 4 of 4
- Results Per Page
- Sort Options
Item Behi esnearen gantz edukiaren determinazioa NIR espektroskopia eta kimiometria erabilizEzenarro Garate, Jokin; García Esteban-Barcina, Iker; Ostra Beldarrain, MirenEsnearen gantz edukia ezagutzea beharrezkoa da gaur egungo elikagaien industrian, eta metodo tradizionalak erabili beharrean NIR espektroskopia erabiltzeak bertako eta zuzeneko analisiak egitea ahalbidetzen du. Hau honela, esnearen gantz edukia determinatzeko metodo alternatibo honen azterketa egin da, espektrometro berri baten garapenak beharrezkoak dituen kalibratuak sortuz aldagai anitzeko analisia (kimiometria) eta NIR espektroen prozesaketaa baliatuz esne motaren araberako sailkapen ereduak eta gantz edukia aurresateko ereduak sortzeko modu ezberdinak aztertuz.Item Fosfato kontzentrazioaren eta pH-aren determinazioa kolirio laginetan irudi digitalen analisia erabilizBerasarte Urroz, Irati; Bordagaray Eizagirre, Ane; Garcia Arrona, Rosa Mª; Ostra Beldarrain, Miren; Vidal Postigo, MaiderIrudi digitalen analisian (DIA) oinarritutako metodo bat garatu da pH-a eta fosfato kontzentrazioa kuantifikatzeko kolirio laginetan. Analisiak 96 putzuko mikroplakak eta smartphone batekin lortutako irudiak erabiliz egin dira. Fosfatoen determinazioa molibdeno urdina erreakzioan sortzen den konplexu urdinaren kolorea RGB kolore-sistemako R kanalarekin erlazionatuz egin da. pH-aren determinazioa horiaren eta urdinaren arteko kolore aldaketa ematen duen bromotimol urdina adierazlearekin egin da, PLS eredu baten bidez irudiaren histograma eta pH balioa erlazionatuz. Lortutako emaitzak erreferentziazko metodoak erabiliz balidatu dira, kromatografia ionikoa fosfatoentzat eta potentziometria pH-arentzat.Item Nikel estaldura bainuetan hipofosfito edukiaren kontrola metodo zinetiko eta kolorimetriko baten bitartezAlbizu Martinez, Gorka; Gutierrez Beitialarrangoitia, Mikel; Ostra Beldarrain, Miren; Vidal Postigo, MaiderLan honetan metodo kolorimetriko baten garapena azaltzen da nikel estaldura bainuetan hipofosfitoa determinatzeko molibdeno urdinaren erreakzioaz baliatuz. Horretarako espektrofotometria ultramore-ikuskorra erabili da eta ioi-kromatografia erreferentziazko teknika gisa. Kimiomtetria ere erabili da, zehazki PLS-a, hipofosfitoaren edukia modelatzeko, laginetan interferentziak egon daitezkeen arren.Item Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko(EKAIA) Vázquez de la Fuente, Iñaki; Prieto Taboada, Nagore; Ostra Beldarrain, Miren; Madariaga Mota, Juan Manuel