Browsing by Author "Ostolaza Etxabe, Elena"
Now showing 1 - 6 of 6
- Results Per Page
- Sort Options
Item ACT toxina eta mintzeko kolesterolaren arteko elkarrekintzaren azterketaAmuategi Aulestiarte, Jone; Benito Vicente, Asier; Gonzalez Bullón, David; Alonso Estrada, Rocio; Martin Plagaro, Cesar; Ostolaza Etxabe, ElenaGaixotasun kutsakorren artean munduan heriotza gehien eragiten dutenak arnasbideetako infekzioak dira eta horren adibide izan daiteke COVID-19 birusa. Hala ere, badira gizakiak kaltetzen dituzten beste patogeno batzuk ere: Bordetella pertussis bakterioak, esaterako, kukutxeztula eragiten du. Bakterio honek ostalaria inbaditzeko erabiltzen dituen mekanismoetako bat adenilato ziklasa toxina da (ACT). Toxina honen eta zelula ostalariaren arteko elkarrekintza sakon ikertu da. Hala ere, zelularen inbasiorako erabiltzen duen mekanismo molekularra oraindik ez da zehaztasunez deskribatu. Ikerketa honetan, mintzeko kolesterolak toxina eta mintzaren arteko elkarrekintzan izan dezakeen eragina aztertu da.Item Kukutxeztula: «gainditutako» gaitz baten itzulera(EKAIA) Amuategi Aulestiarte, Jone; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Martin Plagaro, Cesar; Ostolaza Etxabe, ElenaItem Kukutxeztula: gaitz zaharrarentzako konponbide berrien bilaFernandez Martinez, Xabier; Amuategi Aulestiarte, Jone; Gonzalez Bullón, David; B. Uribe, Kepa; Ostolaza Etxabe, ElenaArnasbideetako infekzioek heriotza tasa altuak eragiten dituzte munduan. Infekziorik kutsakorrenen artean dagoBordetella pertussis bakterio patogenoak eragindako kukutxeztula. B. pertussisek jariatzen dituen birulentziafaktoreen artean arriskutsuenetako bat da Adenilato Ziklasa Toxina (ACT). Informazio asko bildu den arren,oraindik ez da zehazki deskribatu zelula ostalaria erasotzeko erabiltzen duen mekanismo molekularra. Ikerketahonetan, toxina eta mintzaren arteko elkarrekintzan lipido konposizioak daukan eragina aztertu da. Eskuratutakoemaitzetatik kolesterolak toxinaren aktibitatean eragin zuzena duela dela ondorioztatu da.Item Kukutxeztula: hurbileko begirada bat(ELHUYAR) Amuategi Aulestiarte, Jone; Alonso Estrada, Rocio; Ostolaza Etxabe, ElenaItem Mintzeko-kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko lagunaAmuategi Aulestiarte, Jone; Alonso Estrada, Rocio; Ostolaza Etxabe, ElenaAdenilato Ziklasa Toxina (ACT) Bordetella pertussis bakterioak jariatzen dituen birulentzia-faktoreetako bat da. Ostalariaren defentsak ahultzen ditu, makrofagoak intoxikatuz eta haien mintz plasmatikoak zulatuz. Horretarako, lehen eta azken urratsa proteina itu-zelulen mintz plasmatikora lotu eta mintzean integratzea da. Arloko ikerketan aurrerapauso handiak egin diren arren, ezezagunak dira toxinak forma aktiboa har dezan gertatu beharreko urratsak. Lan honetan, ACTk eta mintzeko kolesterolak elkarrekintza espezifikoa dutela erakutsi dugu, eta kolesterolari lotzeaz arduratzen diren lau motibo identifikatu ditugu, bi jardueretarako funtsezkoak direnak.Item Nanopartikulen lipido konposizioak rHDLen kolesterol kanpora-fluxuaren efizientzian eragina duJebari Benslaiman, Shifa; B. Uribe, Kepa; Benito Vicente, Asier; Galicia Garcia, Unai; Larrea Sebal, Asier; Alloza Moral, Iraide; Vandenbroeck , Koen; Ostolaza Etxabe, Elena; Martin Plagaro, CesarAterosklerosia arteria nagusien intiman gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da. Horren garrantzi klinikoa nabaria da, izan ere, aterosklerosiaren konplikazioek gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzakete. Aterosklerosiaren tratamendu zuzenerako, HDL naturalak imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin, hainbat entsegu kliniko aurrera eraman direlarik. Ikerketa honen helburua, lipido konposizio desberdina duten rHDLek kolesterola zeluletatik jasotzeko duten efizientzia aztertzea izan da. Erabilitako lipido konposizioak DPPC, DPPC:Chol:LysoPC, DPPC:CE:LysoPC eta soja jatorridun fosfatidilkolinak izan dira.