Browsing by Author "Osinalde Moraleja, Nerea"
Now showing 1 - 10 of 10
- Results Per Page
- Sort Options
Item 2-Interleukina (IL-2) eta IL-15 seinalizazio bidezidorrak T linfozitoetan: antzekoak baina aldiberean ezberdinak(EKAIA) Osinalde Moraleja, Nerea; Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu; Kratchmarova , Irina; Sanchez Quiles, Virginia; Akimov , Vyacheslav; Blagoev , BlagoyItem Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima?Elu Arantzamendi, Nagore; Ramirez Sanchez, Juan Manuel; Lectez , Benoit Louis Philippe; Osinalde Moraleja, Nerea; Mayor Martinez, UgoUBE3A proteinak berebiziko garrantzia dauka garunaren garapen eta funtzionamenduan, eta berau falta denean Angelman Sindromea (AS) deritzon gaitz latza garatzen da. UBE3A-ren betebeharra proteinei ubikuitina deitzen den molekula txiki bat txertatzea da. UBE3A-ren biktima edo ituak diren proteina gutxi batzuk identifikatuta dauden arren, oraindik ez dira egiaztatu. Ikerketa honetan proteina horietako bat – DDI1 – UBE3A-ren substratu dela ziurtatu da. Bestalde, UBE3A-ren aurkako funtzioa burutuz DDI1 deubikuitinatzeaz arduratzen diren lau proteina kandidatu identifikatu dira. Lan honek etorkizunerako ikerketa bide berriak irekiko ditu, gaixotasunaren oinarria hobeto ulertzen laguntzen baitu.Item Erretikulu endoplasmatikoaren eta Mitokondriaren arteko konexioek mtDNA-ren erreplikazioan duten inplikazioaLopez de Arbina Labandibar, Amaia; Osinalde Moraleja, Nerea; Holt , Ian JamesZelulako atal desberdinen arteko komunikazioa eta koordinazioa organuluen arteko konexio fisikoek gobernatzen dute. Mitokondria, elikagaietatik energia sortzen duen organulua, eta erretikulu endoplasmatikoa (EE), glukosaren metabolismoa erregulatzen duena, estuki erlazionatuta daude. EE-mitokondria lotuneek berebiziko garrantzia daukate zelularen ongizatean. Besteak beste, lotune horiei esker mitokondriako DNA (mtDNA) erreplikatu eta segregatu daiteke, mitokondriek energia ekoizteko ezinbestekoa dena. Ondorioz, lotuneak kaltetua daudenean, gaitz ezberdinak garatzen dira, esaterako neuroendekapenezko gaixotasunak. Artikulu honen helburua EE-mitokondria lotuneetan parte hartzen duten proteinak zeintzuk diren identifikatzea da, horren inguruan ikertzeak EE-mitokondria lotuneetako akatsek neuroendekapenean eta zahartzapenean duten eragina ulertzen lagunduko baitigu.Item Gure gorputza, minbiziaren kontrako arma boteretsua(ELHUYAR) Osinalde Moraleja, Nerea; Omaetxebarria Ibarra, Miren JosuItem Interleukin-2 (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoen piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoaOsinalde Moraleja, Nerea2-interleukina (IL-2) eta IL-15a sistema immunologikoaren erregulazioan berebiziko garrantzia daukaten bi zitokina dira, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2Rβ eta IL-2Rγ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria ordea bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15aren arteko desberdintasunak azaltzeko ez dago argi nola den posible biek hartzaile berdinak erabili arren zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Honen gakoa aurkitzeko asmoz, masa-espektrometria erabilita IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako T-zeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak disekzionatu eta elkarren artean konparatu digutu. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak.Item Nola eragiten du 2-Interleukinak T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio mailan?(EKAIA) Osinalde Moraleja, NereaItem Proteinak birziklatzea, osasuntsu egoteko giltza(ELHUYAR) Osinalde Moraleja, Nerea; Elu Arantzamendi, NagoreItem UBE3Aren substratuak identifikatzen Angelman sindromearen ingurukoak argitzeko(EKAIA) Ramirez Sanchez, Juan Manuel; Lectez , Benoit Louis Philippe; Osinalde Moraleja, Nerea; Elu Arantzamendi, Nagore; Mayor Martinez, UgoItem USP9X: Angelman sindromearen tratamendurako itu berria ote?Elu Arantzamendi, Nagore; Ramirez Sanchez, Juan Manuel; Lectez , Benoit Louis Philippe; Osinalde Moraleja, Nerea; Mayor Martinez, UgoUBE3A proteinaren gabeziak Angelman sindromea sortarazten du. Proteina honek zelulako beste proteina batzuk ubikuitinatzen ditu, beraien funtzioa erregulatuz. Hortaz, UBE3A falta denean, bere substratuak –DDI1 kasu– gutxiago ubikuitinatuko dira, ondorio larriak ekarriz. Horrez gain, deubikuitinasa deritzen proteinek substratuen ubikuitina kentzean, egoera larritzen da. Lan honetan DDI1 substratua deubikuitinatzen duen proteinetako bat –USP9X– identifikatu dugu eta diana terapeutiko gisa aurkeztu dugu, berau inhibitzeak DDI1 proteinaren ubikuitinazioa emendatu eta gaixotasunaren eredu diren eulien sintomatologia hobetzen baitu.