Browsing by Author "Ortega Calvo, Jorge Emilio"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item Aurrerapen terapeutikoak Parkinson gaixotasunean(EKAIA) Duque , Maialen; Sagarduy Crespo, Ainhoa; Ortega Calvo, Jorge Emilio; Morera Herreras, TeresaItem Depresioaren teoria noradrenergikoaMuneta Arrate, Itziar; Horrillo Furundarena, Igor; Ortega Calvo, Jorge Emilio; Meana Martinez, JavierDepresioren sintomatologia konplexua eta heterogeneoa da, diagnostikoa zailago bihurtuz. Depresioaren teoria eta faktore eragile desberdinak proposatu dira azken urteetan zehar. Hauen artean frogatu da tratamendu antidepresibo kroniko baten ostean neurona noradrenergikoetan kokatzen diren k desentsibilizazio prozesua jasaten dutela, monoaminen mailak modulatuz. Egun, ikertzeke dago neurona serotoninergikoetan espresatzen diren α2-adrenohartzaileen, hau da, heterohartzaileen, desentsibilizazioa gertatzen den ala ez. Lan honetan tratamendu antidepresibo kronikoaren ostean α2-heterohartzaileen desentsibilizazioa gertatzen den ala ez aztertu da, arratoi garunean egindako in vivo mikrodialisi teknikaren bitartez.Item Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garun-mikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetanMartinez Álvarez, Nerea; Erkizia Santamaria, Ines; Horrillo Furundarena, Igor; Meana Martinez, Javier; Ortega Calvo, Jorge EmilioPsilozibina eraginkortasun antidepresiboa duen haluzinatzaile naturala da. Bere ekintza mekanismoa nahiko ezezaguna da. Hori dela eta, lan honetan, psilozibinaren ekintza mekanismo akutua aztertu da monoamina maila estrazelularrak ebaluatuz, kortex frontalean egindako garun-mikrodialisia in vivo teknika erabiliz. Erabilitako dosian, 1 mg/kg hain zuzen, ez da monoaminen kontzentrazioan aldaketa esanguratsurik ikusi eta, beraz, psilozibinaren ekintza antidepresiboak, egungo antidepresiboen kasuan ez bezala, ez du erlazio zuzenik kortex frontaleko monoaminen mailen igoerarekin.