Browsing by Author "Ortega Barrueta, Unai"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Ekosistema zerbitzuen ebaluazioa lurraldea-antolamenduan integratzen Urdaibaiko Biosfera ErreserbanOrtega Barrueta, Unai; Ametzaga Arregi, Ibone; Sertutxa Irazola, Unai; Peña López, LorenaHabitaten fragmentazioa gure planetak bizi duen biodibertsitatearen galeraren arrazoi nagusietako bat da. Horrek eragin zuzena izan du ekosistemen funtzionamenduan eta, ondorioz, ekosistemen zerbitzuen (EZ) horniduran. Horregatik, Europako Batzordeak, 2013ko komunikazio batean, Azpiegitura Berdea (AB) kontzeptua ezarri zuen, biodibertsitatea, konektibitate ekologikoa eta kapital naturala babesteko helburuarekin. Ikerlan gehienek animalien mugimenduan oinarrituta ABak identifikatzen dituzte, EZen hornidura kontuan hartu gabe. Ikerlan honetan, AB identifikatzeko metodo berri bat aurkezten da, animalien mugimendua zein EZen hornidura kontuan harturik. Metodologia berria Urdaibaiko Biosfera Erreserban (UBR) inplementatu zen. Bertako ABa identifikatzeko xedeaz, bai espezieen mugimenduan oinarrituriko ikuspuntua eta bai EZetan oinarrituriko ikuspuntua, biak integratu genituen kostu txikieneko bidea (least-cost path) deritzona erabiliz. Identifikatutako ABak UBRaren azaleraren %36 hartu zuen. EZ hornidura kontuan hartu izanari esker, ekosistema garrantzitsuak sartu ziren amaierako ABan, hala nola larre-belardiak eta padurak. Lortutako informazioa baliagarria izan daiteke erreserbako naturaguneetan lan egiten duten organizazio eta erakundeentzat.Item Hegaztien dibertsitatea Bizkaiko baso natural eta landaketa exotikoetanSertutxa Irazola, Unai; Peña López, Lorena; Ametzaga Arregi, Ibone; Ortega Barrueta, UnaiEukalipto landaketen azalera hazi egin da Euskal Herrian azken hamarkadetan. Galizian eta Portugalen egindako ikerketek erakutsi dute eukalipto landaketek hegaztien dibertsitate baxua dutela. Euskal Herrian, ordea, oso informazio gutxi dago gaiaren inguruan. Ikerketa honetan, hegaztien identifikazio eta kontaketa bidez, Bizkaiko hiru baso sistema garrantzitsuenak konparatu dira: baso naturalak (baso mixto atlantikoak eta haritz kandudunez osatutako hariztiak), eukalipto landaketak eta pinu landaketak. Gainera, hegaztietan eraginak dituzten basoen ezaugarriak identifikatu dira. Gure emaitzen arabera, hegazti dibertsitatea altuagoa da basoetan landaketetan baino eta zuhaitzen dentsitateak eta altuerak, eta landare aberastasunak hegaztien dibertsitatean eragina dute.