Browsing by Author "Meana Martinez, Javier"
Now showing 1 - 6 of 6
- Results Per Page
- Sort Options
Item Depresioaren teoria noradrenergikoaMuneta Arrate, Itziar; Horrillo Furundarena, Igor; Ortega Calvo, Jorge Emilio; Meana Martinez, JavierDepresioren sintomatologia konplexua eta heterogeneoa da, diagnostikoa zailago bihurtuz. Depresioaren teoria eta faktore eragile desberdinak proposatu dira azken urteetan zehar. Hauen artean frogatu da tratamendu antidepresibo kroniko baten ostean neurona noradrenergikoetan kokatzen diren k desentsibilizazio prozesua jasaten dutela, monoaminen mailak modulatuz. Egun, ikertzeke dago neurona serotoninergikoetan espresatzen diren α2-adrenohartzaileen, hau da, heterohartzaileen, desentsibilizazioa gertatzen den ala ez. Lan honetan tratamendu antidepresibo kronikoaren ostean α2-heterohartzaileen desentsibilizazioa gertatzen den ala ez aztertu da, arratoi garunean egindako in vivo mikrodialisi teknikaren bitartez.Item Giza garun postmortemeko nukleo neuronalen eta ez-neuronalen banaketaMartinez Peula, Oihane; Ramos Miguel, Alfredo; Moretin Campillo, Benito; Callado Hernando, Koldo; Meana Martinez, Javier; Rivero Calera, GuadalupeZelulen banaketa teknikak gaixotasun ezberdinen diagnostikoan eta pronostikoan maiz erabiltzen dira. Ikerkuntza arloan, teknika hauek ere mekanismo zelular ezberdinak ulertzeko erabilgarriak izan daitezke. Fluoreszentzia bidez aktibatutako zelulen banaketak (FACS) eskaintzen dituen abantailak direla eta, gaixotasun neuroendekaitzaileen eta psikiatrikoen etiopatogenia ulertzeko tresna bezala postulatu da. Ikerketa honetan, izoztutako giza garun postmortemeko laginetatik nukleo neuronal eta ez-neuronalak FACSen bidez banatzea lortu da. Protokolo honi esker, nerbio sistema zentraleko zelula mota bakoitzean espezifikoki ematen diren erregulazio mekanismoak aztertzeari atea ireki zaio.Item GRM2 eta GRM3 geneen adierazpenaren ebaluazioa subjektu eskizofrenikoen garun postmortemeko kortex aurrefrontaleanSantas Martín, Jon Ander; Ramos Miguel, Alfredo; Callado Hernando, Koldo; Meana Martinez, Javier; Rivero Calera, GuadalupemGluR2/3ren farmako aktibatzaileak eskizofreniaren disfuntzio glutamatergikoa tratatzeko saiatu dira eraginkortasun eskasarekin, baliteke klozapinak edo beste antipsikotikok eragindako mGluR2ren murrizketagatik. mGluR2/3 kodetzen duten GRM2 eta GRM3ren gene-adierazpena qPCRz neurtu zen postmortem garuneko kortex aurrefrontalean. Tratamendu antipsikotikoaren, eta bereziki klozapinaren, eragina ebaluatu zen, tratatu eta ez-tratatutako subjektu eskizofrenikoetan. GRM2 eta GRM3ren gene-adierazpenean ez zen desberdintasunik aurkitu subjektu eskizofrenikoen eta kontrolen artean. Klozapinak ez zuen GRM2/3 gene-adierazpena esanguratsuki modulatu beste antipsikotikoekin konparatuz. GRM2ren transkripzio murriztuak ez du mGluR2ren dentsitate murriztua azaltzen.Item mglu2 eta mGlu3 glutamatoaren hartzaile metabotropikoen kokapena CB1 hartzaile kannabinoidearekiko hipokanpoaren hiluseanMedrano Peral, Aitor; Buceta Salazar, Ianire; Ramos Uriarte, Almudena; Egaña Huguet, Jon; Bonilla Del Rio, Itziar; Royo Zubillaga, Naiara; Rico Barrio, Irantzu; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Puente Bustinza, Nagore; Reguero Acebal, Leire; Atxikallende Urkaregi, Svein; Terradillos Irastorza, Itziar; Soria Gómez, Edgar; Mendizabal Zubiaga, Juan Luis; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Meana Martinez, Javier; Gomez Urkijo, Sonia; Grandes Moreno, PedroHiponkanpoko horzdun zirkunboluzioko hilusean, CB1 hartzaile kannabinoide eta mGlu2 etamGlu3 glutamatoaren hartzaile metabotropikoen arteko hurbiltasuna eta kolokalizazioaren berri emanizan da. mGlu2 edo mGlu3 hartzaileak selektiboki ezabatzeko manipulatutako saguen burmuinakerabiliz CB1arekiko aipatutako mGlu bakoitzaren erlazioa zehaztu ahal izan dugu. mGlu2 hartzaileaprozesu neuronaletan ikusia izan zen, CB1-arekin kolokalizatu ahal zuen tokietan, mGlu3-a berriz,glia prozesuetan aurkitu zen eta, nahiz eta zenbait kasutan kolokalizazioa aurkeztu izan zuen,gehienetan CB1dun botoi sinaptikoekin harremana zuten sinapsien inguruko prozesuetan topatugenuen.Hitz gakoak: Horzdun zirkunboluzioa, mikroskopia elektronikoa, sistema endokannabinoidea,inmunohistokimikaItem Paziente eskizofreniko eta kontrolen garun kortexean D2, CB1 eta mGlu2 hartzaileen espresio aldakortasunaren ikerketade la Cuesta Barrutia, Jon; Peñagarikano Ahedo, Olga; Callado Hernando, Koldo; Meana Martinez, Javier; Ramos Miguel, Alfredo; Erdozain Fernandez, Amaia MaiteEskizofrenia gaixotasun psikiatriko larria da, non sistema dopaminergiko, kannabinoide eta glutamatergikoaren asaldura dagoen. Ikerketa honetan sistema hauen parte diren D2 dopamina, CB1 kannabinoide eta mGlu2 glutamato hartzaileen espresioa aztertzen da subjektu eskizofreniko eta kontrolen post-mortem garunen kortex prefrontalean. Honetarako, fluoreszentzian eta kimioluminiszentzian oinarritutako Western Blot teknika erabili da. Honenbestez, CB1 eta mGlu2 hartzaileen espresio murrizpen esanguratsua aurkitu da eskizofrenikoetan, antipsikotikoen tratamenduaren eraginak ere honetan lagunduz. Alabaina, D2 hartzailearekiko ez da inolako desberdintasun esanguratsurik antzeman.Item Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garun-mikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetanMartinez Álvarez, Nerea; Erkizia Santamaria, Ines; Horrillo Furundarena, Igor; Meana Martinez, Javier; Ortega Calvo, Jorge EmilioPsilozibina eraginkortasun antidepresiboa duen haluzinatzaile naturala da. Bere ekintza mekanismoa nahiko ezezaguna da. Hori dela eta, lan honetan, psilozibinaren ekintza mekanismo akutua aztertu da monoamina maila estrazelularrak ebaluatuz, kortex frontalean egindako garun-mikrodialisia in vivo teknika erabiliz. Erabilitako dosian, 1 mg/kg hain zuzen, ez da monoaminen kontzentrazioan aldaketa esanguratsurik ikusi eta, beraz, psilozibinaren ekintza antidepresiboak, egungo antidepresiboen kasuan ez bezala, ez du erlazio zuzenik kortex frontaleko monoaminen mailen igoerarekin.