Browsing by Author "Lorizate Nogales, Maier"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item GIBaren kontrako tratamendua. Berrikuspen historikoa(EKAIA) Torres Gonzalez, Victor; Ugarte Uribe, Begoña; Lorizate Nogales, Maier; Montes Burgos, L. RuthItem Kolesterol zunda bioortogonal baten bidezko nanoeskala mailako lipido hetereogeneotasunaren behaketa zeluletanOlazar Intxausti, June; Lorizate Nogales, Maier; Terrones Uria, Oihana; Nieto Garai, Jon Ander; Contreras Gomez, XabierBaltsa lipidikoaren kontzeptua proposatu zenetik 20 urte baino gehiago igaro diren arren, nanoegitura horien existentziak oraindik ere eztabaidagai izaten jarraitzen du, ez baitago egitura horien nanoantolaketa ikertzeko zelula bizietan erabili daitekeen metodo ez-inbaditzailerik. Artikulu honetan kolesterol zunda bioortogonal bat garatu da (chol-N3), zeina bereizmen handiko mikroskopiaz baliatuta, 50 nm baino gutxiagoko lipido-baltsak zelulen mintz plasmatikoan zuzenean ikusi eta karakterizatzeko metodo baliagarria den. Zunda honek kolesterol endogenoa ordezkatzen du mintz sintetiko eta zelularretan, asaldurarik gabe.Item Nanogarraiatzaileen Garapena Molekula Terapeutiko Txikiak Modu Eraginkor Batean Ehun Linfatikoetan AskatzekoLorizate Nogales, MaierGiza Immunoeskasiaren Birusa 1-ek (GIB-1) zelula mieloideoetara sartu eta inguruan dabiltzan CD4+T zelulak infektatzen ditu. Horretarako, zelulan dagoen Siglec-1 molekula-hartzailea birusaren mintz gangliosidoak (GM) ezagutu eta estekatzen ditu. Siglec-1 infektatutako pazienten monozitoetan gainadierazita dago, baita ehun linfatikoetan aurkitzen diren zelula mieloideoetan ere. Lan honetan GIB-1-arekiko tamainan eta lipido konposaketan antzeko diren nanoliposomak eratu ziren, bere baitan zeramatzaten molekulak espezifikoki ehun linfatikoetara bideratu eta askatzeko. Latenteki infektatutako zelulak GIBaren patogenesiaren adierazleak dira. Zelula hauek birus-gordailu gisa jarduten dute eta horri aurre egiteko nanoliposoma hauetan latentziaren konposatu berraktibatzaileak txertatu nahi ditugu. Nanoliposoma hauek zelula latenteak berraktibatzeko gai izan ziren, eta Siglec-1 adierazten duten zelula mieloideoengaitik harrapatuak izan ziren GM-ekiko dependentea den prozesu baten bitartez. Odol periferikoan zein ehun linfatikoetan kokatutako zelula mieloideoek daramaten Siglec-1-ekiko espezifikoa den nanogarraiatzaile sistema garatu dugu. Teknologia honen bidez GIB-1 latentzia-berraktibatzaileak zein molekula-txertoak “santutegi anatomikoetara” bideratuko ditugu.