Browsing by Author "Lopez Cardona, Angela Patricia"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Sistema kannabinoidearen funtzioa sagu oozitoen heltze-prozesuan, ernalketan eta enbrioiaren garapeneanTotorikaguena Iturriaga, Lide; Olabarrieta López, Estibaliz; Agirregoitia Marcos, Ekaitz; Agirregoitia Marcos, Naiara; Lopez Cardona, Angela PatriciaGaur egun, gero eta gehiago dira ugalketa tekniken beharra dutenak haurdun geratu ahal izateko bai ugalkortasunarekin lotutako arazoak emendatu direlako baita familia ereduak aldatu direlako ere. Zoritxarrez, oraindik zailtasunak daude lagundutako ugaltze-tekniken bidez haurdunaldia lortzeko. Teknika horien artean badago berebiziko garrantzia duena oozitoa ernaldua izateko: oozitoen in vitro heltzea (IVM). Gutxi erabiltzen den teknika da oraindik bestelako tekniken emaitzen arrakastara heldu ez delako. Hala ere, hainbat emakumerentzat oso aukera aproposa izan liteke eta beste zenbaitentzat haurdunaldia lortzeko aukera bakarra. Oozitoaren heltze-prozesuan lagungarriak izan litezkeen ligando interesgarri batzuk kannabinoideak ditugu: haiek eragiten duten seinaleztapena eta oozitoen heltze-prozesua hasteko gertatu behar den seinaleztapena berdina delako. Horregatik, egokia ikusi dugu kannabinoideen erabilera terapeutikoa aztertzea IVM medioen eraginkortasuna hobetzeko. Horretarako, gure ikerketa taldeak sistema kannabinoidearen funtzioa aztertu du sagu oozitoen heltze-prozesuan, ernalketan eta enbrioiaren garapenean eta baieztatu dugu haren parte-hartzea; ez hori bakarrik, izan ere, THC fitokannabinoideak oozitoen heltze-prozesua modulatzen duela ikusi dugu. Ugalkortasuna, oozitoen heltzea , IVM, sistema kannabinoidea, THC fitokannabinoidea