Browsing by Author "Lopez , Gabriel Alejandro"
Now showing 1 - 7 of 7
- Results Per Page
- Sort Options
Item Aluminioaren emisibitate neurketa zehatzak termografia infragorriarakoSainz Menchón, Mireia; Gonzalez de Arrieta Martinez, Iñigo; Echániz Ariceta, Telmo; Lopez , Gabriel AlejandroAluminioaren propietate optikoen inguruko ezagutza garatzea beharrezkoa da termografia eta pirometria teknike-tan, zeinak aluminioaren ekoizpena eta saiakuntzak optimizatzeko funtsezkoak diren. Hori dela eta, aluminioarenemisibitatearen neurketa direkzionalak egin dira espektro infragorrian, hainbat tenperaturatarako.Metalenerradiazio teoriarekin bateragarriak diren emaitzak lortu eta literaturan aurki daitezken datuekin alderatu dira.Parekatze horretan ageri diren ezberdintasunak azaltzeko, aztertutako laginaren zenbait parametro (zimurtasunaedota oxido geruza, esaterako) kontuan hartzea beharrezkoa dela ondorioztatu da. Aurretiazko ezaugarritze horrenbitartez, neurketa zehatzagoak egiteko eta aluminioaren propietate optikoen inguruko informazioa osatzeko bideazabaltzen da.Item Cantor entropia altuko aleazioaren emisibitate infragorriaren eta egoera mikroestrukturalaren azterketaBallarena Tellechea, Mikel; Gabirondo López, Jon; López Ferreño, Iñaki; Echániz Ariceta, Telmo; Fuente Dacal, Raquel; Straumal , Boris; Lopez , Gabriel AlejandroEntropia altuko aleazioak azken hamarkadan ikerkuntzan hauen propietate bikainak direla eta interes handiahartu duten materialak dira. Propietate termo-optikoen ezagutza ezinbestekoa da material berrien garapenerako,aldiz oraindik ez da aleazio berri hauen horrelako neurketarik egin. Lan honetan Cantor aleazioaren azterketamikroestruktruala egin da alde batetik eta norabidezko emisibitate espektralen neurketa espektro infragorrianbestetik. Honen bidez ikusi da aleazio honen testura kristalografikoak ez duela eraginik emisibitate balioetan.Item Eguzki-energia termikoa metatzeko materialetako emisibitate-esperimentuak(EKAIA) Echániz Ariceta, Telmo; Gonzalez de Arrieta Martinez, Iñigo; Fuente Dacal, Raquel; Urcelay Olabarria, Irene; Lopez , Gabriel Alejandro; Igartua Aldamiz, JosuItem Kontrol banandu aurreratuan oinarritutako HAIRL emisometroaren automatizazioaGabirondo López, Jon; Sainz Menchón, Mireia; Arredondo Lopez de Gereñu, Iñigo; Igartua Aldamiz, Josu; Echániz Ariceta, Telmo; Lopez , Gabriel AlejandroSistemen mantenua eta hobekuntza erronka da bai industria, baita zientzia arloetan ere. Gaur egungo teknologiarengarapenak ahalbidetzen du sistemak diseinatzea kontuan izateko bi faktore horiek, hots, sistema modularrago,independenteago eta bananduago egituratzen. ITER laborategia da egungo kontrol-paradigmen erreferenteetakobat, zeinak haren filosofiari buruzko lan ugari argitaratu dituen. Horiek jarraituz Euskal Herriko Unibertsitatekoemisometria infragorriko laborategiaren eguneraketa egin da. Laborategi horren muina den HAIRL emisometroa-ren egoera eta funtzionamendua aztertu ostean, gailuaren hardwarearen eta softwarearen berrikuntza burutu da.Eguneraketaren bidez instrumentu modularra lortu da, datuen eskuragarritasuna bermatzen duena eta urrunetikarriskurik gabe kontrola daitekeena.Item Laser ultralabur baten bidezko urrezko estaldura meheen ablazioaArmendariz Martinez, Lorea; Rodríguez González, Ainara; Pan Cabo, Aldara; Beldarrain Fernandez, Oihane; Lopez , Gabriel AlejandroFluentzia-ataria garrantzi handiko parametroa da laser bidezko ablazio prozesuetan. Izan ere, honen determinazioaezinbestekoa da egitura nanometrikoen fabrikazioa optimizatzeko. Lan honetan, laser ultralabur baten bidez pultsukopuru desberdinak irradiatuz 300 nm-ko lodiera duen urrezko geruza mehe baten fluentzia-ataria aztertu da.Era berean, materialaren ezaugarri den inkubazio-faktorea lortu da, laserraren erradioaren estimazioa egitearekinbatera. Bestalde, geruzaren dimentsioak fluentzia-atarian duen eragina aztertu da, fluentzia-atariak lodierarekikoduen joera behatuz.Azkenik, kromoz eta urrez osaturiko geruza bikoitza ikertu eta aldez aurretik urrezkogeruzaren kasuan lortutako emaitzekin erkatu da.Item Material zeramikoen tenperatura altuko propietate infragorriak: boro nitruro kubiko eta hexagonalaGonzalez de Arrieta Martinez, Iñigo; Lopez , Gabriel Alejandro; Fuente Dacal, Raquel; Echániz Ariceta, Telmo; Tello Leon, ManuelMetodo esperimental eta marko teoriko bat deskribatu ditugu, material zeramikoen tenperatura altukopropietate optikoak aztertzeko. Metodo honen gaitasuna erakusteko, boro nitrurozko (BN) bi materialenemisibitate infragorria neurtu dugu. Material hauen propietate optikoak espektro infragorrian ezagutzeabeharrezkoak dira hainbat aplikaziotarako (pirometria eta sateliten estaldurak, adibidez). Eredu teori-koek, konposizio kimikoa eta egitura kontuan hartuz, espektro esperimentalen arteko desberdintasunakazal ditzake.Item Silizezko nanopartikulen egituraren analisia espektroskopia infragorriaren bidezSainz Menchón, Mireia; Gonzalez de Arrieta Martinez, Iñigo; Lopez , Gabriel AlejandroMaterial amorfoen arloan nanomaterial beirakaren inguruko ikerketak ardatz nagusietako bat osatzen du. Materialhorien propietate optikoak eta egitura molekularra aztertzeko, erabilgarria suertatzen da erreflektantzia infragorri-ko neurketak burutzea, izaera kualitatiboa izan ohi dutenak. Silizearen sare amorfoan rol garrantzitsua jokatzendute Q3 eta Q4 izeneko egitura molekular tetraedrikoek, sarearen konektibitatea zehazten dute-eta, materialarenpropietateetan eragiten duena.Hori dela eta, lan honetan erreflektantzia espektroskopian oinarritutako silizenanopartikulen Q3 eta Q4 egituren populazioa kalkulatzeko metodo kuantitatiboa aurkeztuko da.Emaitzakerresonantzia magnetiko nuklear esperimentuan lorturikoekin parekatuko dira horien baliozkotasuna egiaztatzeko.