Browsing by Author "Lanzen , Anders"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Euskal estuarioetako sedimentuetako mikroorganismo harizpidunen aniztasuna: Genomen analisia ikuspuntu bioteknologikotikOtamendi Elizalde, Ainara; Agirrezabala Urkia, Ziortza; Pérez Cruz, Carla; Liébana Garcia, Raquel; Berregi Abalde, Iñaki; Lanzen , Anders; Alonso Sáez, Laura; Dueñas Chasco, Maite; Etxebeste Juarez, OierItsas inguruneetan mikroorganismo-aniztasun handia dago. Mikroorganismo horien genomek estres-baldintzetara egokitzea ahalbidetzen diete, hala nola gatz-kontzentrazio handiak eta elikagai-eskasia, zein polimero konplexuak degradatzea. Ezaugarri horiei esker, itsas mikroorganismoak tresna bioteknologiko berriak garatzeko iturri baliotsua dira. Lan honetan, euskal kostaldeko estuarioetako sedimentuetatik mikrobio harizpidunak isolatu eta fenotipikoki karakterizatu dira, polisakarido konplexuak degradatzeko edo/eta ingurunera pigmentuak jariatzeko gaitasunean oinarrituta. Hala, intereseko hiru espezieren genomak lehen aldiz sekuentziatu dira, eta haien CAZyme-en zein metabolito sekundarioen gene-multzoen azterketak iradokitzen du jarduera entzimatiko berrien eta metabolito sekundarioen iturri gisa erabil daitezkeela.