Browsing by Author "Gonzalez Moro, Itziar"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item 1 motako diabetesari asoziaturiko lncRNAen azterketa funtzionala β-zelulen hanturan eta apoptosianGonzalez Moro, Itziar; Olazagoitia Garmendia, Ane; Fernandez Jimenez, Nora; Castellanos Rubio, Ainara; Santin Gomez, Izortze1 motako diabetesarekin (DM1) asoziatutako polimorfismo ugari RNA luze ez kodetzaileetan (lncRNA) kokatuta daude. Lan honen helburua DM1-rekin asoziatutako lnc13 eta lncBACH2 deritzen lncRNAen karakterizazio funtzionala gauzatzea izan da. Gure emaitzek lnc13-k β-zelulen hantura prozesuan parte hartzen duela baieztatzen dute. Izan ere, lnc13-ak STAT1 eta PCBP2 molekulen arteko elkarrekintza baimentzen du, hantura sustatzen duen STAT1 mRNAren egonkortasuna emendatzen duelarik. Bestalde, lncBACH2–k BACH2 genearen adierazpena erregulatzen duela eta aldi berean hanturak eragindako β-zelulen apoptosian eragina duela ikusi dugu. Gure lanak gaixotasunarekin lotura duten lncRNAk β-zelulen funtzionamenduan eragina dutela erakusten du, eta hortaz, lncRNAk DM1ren patogenesian berebiziko garrantzia eduki dezaketela iradokitzen du.Item 2 motako diabetesari asoziaturiko RNA ez-kodetzaile batek 2 transglutaminasa genearen adierazpena erregulatzen du pankreako beta zeluletanGonzalez Moro, Itziar; Sebastian de la Cruz, Maialen; Rojas Márquez, Henar; Olazagoitia Garmendia, Ane; Mentxaka Salgado, Jon; Mendoza Gomez, Luis Manuel; Llunch Balaña, Ana; Ortega Delgado, Francisco José; Castellanos Rubio, Ainara; Santin Gomez, IzortzeLOC107987281 izeneko RNA luze ez-kodetzailea (lncRNA) 2 motako diabetesarekin bat datozen hainbat parametrorekin asoziatua dago. Pankreako beta zeluletan LOC107987281 nagusiki nuklearra dela ikusi genuen, transkripzioaren erregulazioan jardun dezakeenaren seinale izan daitekeelarik. Emaitza esperimentalek aditzera ematen dute lncRNA honek TGM2 gene kodetzailearen adierazpena kontrolatzen duela. TGM2 geneak intsulinaren jariapenean duen funtzioa kontutan izanik, eta lncRNAren eta 2 motako diabetesarekin (T2D; ingelesez type 2 diabetes) erlazionatutako zenbait parametroen artean dagoen asoziazioa ikusita, LOC107987281 RNAk 2 motako diabetesarekin lotura izan dezakeela ondoriozta daiteke.