Browsing by Author "Gomez Castellon, Tamara Evelin"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen historia elikadura-nahasmendu murriztaileetan: berrikuspen sistematikoaAguirreurreta Galarraga, Oihana; Gomez Castellon, Tamara Evelin; Pereda Pereda, EvaEzer gutxi dakigu obesitatearen edo gehiegizko pisuaren eta elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztaileen arteko loturari buruz. Kasu horien prebalentzia, sintomatologia, garapena eta nahasmenduaren ezaugarri klinikoak aztertzeko PRISMA prozeduran oinarrituta 18 artikulu berrikusi ziren. Emaitzen arabera, elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztailea duten pertsonen artean, gainpisua edo obesitate historia ohikoagoa da gizonengan emakumeengan baino. Horrez gain, gainpisua eta obesitate historia gehiago agertzen da anorexia nerbioso atipikoa duten pertsonengan anorexia nerbiosoa dutenengan baino. Anorexia nerbioso atipikoa duten pertsonak pisu handiagoarekin identifikatzen dira, baina horien sintomatologia, amenorrea eta ondorioak ez dira inoiz gainpisua edo obesitatea izan ez duten kasuenak baino larritasun gutxiagokoak. Emaitzek elikadura-jokabidearen nahasmenduen identifikazioan pisu-historia kontuan hartzearen garrantzia azpimarratzen dute.Item Lehen mailako prebentzio programa baten eragina nerabeen obesitatearen prebentzioan eta ongizate emozionalaren sustapenean. “Nerabeak astintzen” ikerketaren protokoloaGaldos Madina, Jone; Salaberria Irizar, Karmele; Uriarte Moreno, Pello; Gomez Castellon, Tamara Evelin; Diaz de Monasterioguren Osinaga, Amaia; Ruiz de Azúa Larrinaga, Malen; Pereda Pereda, EvaOrain arte obesitatearen inguruan egindako ikerketa gehiena honen prebentziora bideratu da. Obesitatearen tratamendurako terapia kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna frogatuta dagoen arren nahasmendu komorbidoetan honen eraginkortasuna baxuagoa dela ikusi da. Hori dela eta emozioen erregulaziorako transdiagnostikoan oinarritutako lehen mailako prebentzio programa baten eraginkortasuna aztertu nahi da. Aurkezten den programaren bidez nerabeen ondoez emozionala eta aurre egite estrategia desegokiak gutxitzea eta baliabide pertsonalak gehitzea, elikadura- eta ariketa fisikorako ohiturak hobetzea eta parametro antropometriko, biologiko eta endokrinoak erregulatzea espero da.Item Obesitatearen estigma osasun profesionalengan: literaturaren berrikuspenaGomez Castellon, Tamara Evelin; Aguirreurreta Galarraga, Oihana; Pereda Pereda, EvaLiteraturaren berrikuspen honek osasun-profesionalen obesitatearen inguruko sinesmen eta jokabide estigmatizatzaileak aztertzea du helburu, jokabide horiek detektatzeko, kontzientziatzeko eta murrizteko. Bilaketa sistematikoan 31 artikulu aukeratu ziren. Emaitzek jakinarazi zutenez osasun-arloko profesionalek obesitateari buruzko ikuspegi estigmatizatua eta obesitatea duten pertsonenganako jarrera negatibo inplizitu eta esplizituak dituzte, hauen osasun fisiko eta psikologikoa kaltetuz. Etorkizuneko ikerketek osasun-profesionalen obesitatearen estigma desagerrarazteko esku-hartzeak jorratu beharko lituzkete eta psikologiako profesionalek obesitatea duten pertsonen osasun mentala sustatzeko terapia psikologiko eraginkorretan hezi beharko lirateke.