Browsing by Author "Gallart Gallego, Francesc"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Ur gazte frakzioa ibai-arro mediterraneo batean: gainazaleko urak datatzeko metodologia berri baten aplikazioa (Vallcebre Ikerketa Arroak, Pirinioen HE-a)Valiente Merino, Maria; Gallart Gallego, Francesc; Llorens Garcia, Pilar; Latron , JérômeUr gazte frakzioa (Fug) jarioan doan edo biltegiratuta dagoen ur masa baten 2-3 hilabete baino gazteagoa den ur proportzioa da. Informazio hau baliagarria da ibai-arro bateko gainazaleko isurketen sortze-prozesuak ulertzeko. Can Vila arro mediterraneoan (Pirinioen HE-a) lurzoruko, lurrazpiko eta errekako uretan kalkulatu da Fug, prezipitazioaren eta aipatutako konpartimentu hidrologiko bakoitzaren oxigeno-18 isotopoaren urtaroko zikloak alderatuz. Fug handiena lurzoruko uretan topatu da. Errekako eta lurrazpiko uretan ordea, ur gazte frakzioa errekako ur-emariaren eta lurrazpiko ur-mailaren araberakoa da, ia zerora murrizten delarik ur-emari eta ur-maila baxuetan. Ikerlan honek, arro mediterraneo batean lehen aldiz aztertutako Fug balioak aurkezten ditu.