Browsing by Author "Ezenarro Garate, Jokin"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Behi esnearen gantz edukiaren determinazioa NIR espektroskopia eta kimiometria erabilizEzenarro Garate, Jokin; García Esteban-Barcina, Iker; Ostra Beldarrain, MirenEsnearen gantz edukia ezagutzea beharrezkoa da gaur egungo elikagaien industrian, eta metodo tradizionalak erabili beharrean NIR espektroskopia erabiltzeak bertako eta zuzeneko analisiak egitea ahalbidetzen du. Hau honela, esnearen gantz edukia determinatzeko metodo alternatibo honen azterketa egin da, espektrometro berri baten garapenak beharrezkoak dituen kalibratuak sortuz aldagai anitzeko analisia (kimiometria) eta NIR espektroen prozesaketaa baliatuz esne motaren araberako sailkapen ereduak eta gantz edukia aurresateko ereduak sortzeko modu ezberdinak aztertuz.Item Infusioen ahalmen antioxidatzailearen determinazioa Folin-Ciocalteu erreakzioa eta irudi digitalen analisi bidezEzenarro Garate, Jokin; Bordagaray Eizagirre, Ane; Garcia Arrona, Rosa MªInfusio mota ezberdinek duten ahalmen antioxidatzailea aztertzeko metodo berri bat garatu da Folin-Ciocalteu erreakzioa oinarritzat hartuz, honela determinazio kolorimetriko bat egin ahal izateko irudi digitalen analisi bidez. Horrez gain, metodo berri honen optimizazioa, baldintzen azterketa eta automatizazioa garatu dira, helburu honetarako ez ezik argi ikuskorra absorbatzen duen edozein konposaturen irudi digitalen analisi bidezko determinaziorako baliagarria den inguruko argiaren zuzenketa eta on-line programa bat garatuz: MADDI.