Browsing by Author "Etxebeste Juarez, Oier"
Now showing 1 - 4 of 4
- Results Per Page
- Sort Options
Item Aspergillus nidulans onddoaren garapenaren kontrol genetikoa: FlpA ustezko ziklinaren identifikazioa eta ezaugarritze funtzionalaAgirrezabala Urkia, Ziortza; Etxebeste Juarez, Oier; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Otamendi Elizalde, AinaraAspergillus nidulans onddoa modelo organismo nagusietako bat da onddo harizpitsuen ugalketa asexualaren kontrol genetiko eta molekularraren azterketan. Aspergillus generoko onddo batzuk patogenoak izanik eta beste batzuk industria mailan hainbat aplikazio dutenez, beren garapen eta ugalketaren kontrol genetikorako mekanismoak ezagutzea garrantzitsua da. Lan honetan, A. nidulans-en FLIP57 andui mutante akonidialaren (espora asexualik gabekoa) genomaren azterketa bioinformatikoaz baliatuz, honen fenotipoa eragiten duen mutazioa daraman genea identifikatu (An10640) eta geneak kodetzen duen FlpA ustezko ziklinak konidioforoen (ugalketa egitura asexualak) garapenean esku-hartze garrantzitsua duela frogatu da.Item Euskal estuarioetako sedimentuetako mikroorganismo harizpidunen aniztasuna: Genomen analisia ikuspuntu bioteknologikotikOtamendi Elizalde, Ainara; Agirrezabala Urkia, Ziortza; Pérez Cruz, Carla; Liébana Garcia, Raquel; Berregi Abalde, Iñaki; Lanzen , Anders; Alonso Sáez, Laura; Dueñas Chasco, Maite; Etxebeste Juarez, OierItsas inguruneetan mikroorganismo-aniztasun handia dago. Mikroorganismo horien genomek estres-baldintzetara egokitzea ahalbidetzen diete, hala nola gatz-kontzentrazio handiak eta elikagai-eskasia, zein polimero konplexuak degradatzea. Ezaugarri horiei esker, itsas mikroorganismoak tresna bioteknologiko berriak garatzeko iturri baliotsua dira. Lan honetan, euskal kostaldeko estuarioetako sedimentuetatik mikrobio harizpidunak isolatu eta fenotipikoki karakterizatu dira, polisakarido konplexuak degradatzeko edo/eta ingurunera pigmentuak jariatzeko gaitasunean oinarrituta. Hala, intereseko hiru espezieren genomak lehen aldiz sekuentziatu dira, eta haien CAZyme-en zein metabolito sekundarioen gene-multzoen azterketak iradokitzen du jarduera entzimatiko berrien eta metabolito sekundarioen iturri gisa erabil daitezkeela.Item Onddo harizpitsuen garapenaren erregulazioan parte hartzen duten transkripzio faktoreen dinamika zelularraOtamendi Elizalde, Ainara; Perez de Nanclares Arregi, Elixabet; Oiartzabal Arano, Elixabet; Cortese , Marc S.; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Etxebeste Juarez, OierHainbat zelula mota hazkuntza polarizatuaren bidez hazten dira, besteak beste neurona, polen-hodi eta harizpi itxurako onddoen hifak. Zelula horiek noranzko bakar batean asimetrikoki hazten dira, luzatzen ari diren hodien itxuraz. Zelulen hazkuntza gunea kanpo inguruarekin kontaktu zuzenean dago, eta estimulu bat jasotzean informazio hori nukleora iritsi eta beharrezko erantzuna emateko transdukzio mekanismo konplexuak garatu behar izan dituzte zelula mota horiek. Izan ere, polarizazioaren ondorioz, zelula hazi ahala hazkuntza gunea eta nukleoen arteko distantziak areagotzen doaz. Ondorengo lerroetan, harizpi itxurako Aspergillus nidulans onddoan era honetako transdukzio lanetan diharduen FlbB transkripzio faktorearen dinamika aztertuko da, espora asexualen ekoizpena erregulatzen duena.Item Transkripzio faktoreen bidezko punta-nukleo komunikazioa zelula polarretan: garapenaren kontrola harizpi-formako onddoetanPerez de Nanclares Arregi, Elixabet; Herrero Garcia, Erika; Cortese , Marc S.; Marquina Iñarrairaegui, Ane; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Ugalde Martinez, Unai; Etxebeste Juarez, OierZelula polarizatuetan hazkundea zelularen puntu batetik ematen da. Era honetako hazkundea dute, esaterako, neuronek, polen hodiek edo hainbat onddo patogenok. Polarizazioak hazkuntza leku eta nukleoaren arteko distantzia handitzen duenez, zelula hauek mekanismo ugari garatu behar izan dituzte ingurugiroko seinaleak polarizazio gunetik nukleora garraiatzeko. Mekanismo horietako batzuetan, transkripzio faktoreek (TF) hartzen dute parte, ADN-aren transkripzioa erregulatzen duten proteinak, alegia. Lan hau harizpi itxurako onddoen zelula polarretan ematen den TF bidezko punta-nukleo komunikazioaren azterketan oinarritu da, zeinak garapenaren kontrolean ezinbesteko funtzioa betetzen duen.