Browsing by Author "Erkizia Santamaria, Ines"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Aurresan ezin den Estres Kroniko Moderatua (Chronic Unpredictable Mild Stress, CUMS): depresioaren animalia-ereduaErkizia Santamaria, Ines; Ortega Conejero, Jose Enrique; Horrillo Furundarena, IgorDepresioa gaixotasun mental garrantzitsuenetakoa da egungo gizartean. Haren oinarri neurobiologikoak erabat argi ez dauden arren, bai faktore biologikoek, bai ingurumenekoek ere depresioa garatzeko arriskua areagotzen dutela jakina da. Azken hauen artean aipatzekoa da estresa, ikerketa anitzek deskribatu baitute estresaren eta depresioaren arteko erlazioa. Gaixotasun psikiatrikoen ikerketarako funtsezkoak dira animalia-ereduak. Kasu honetan, estres kronikoa eragitean oinarritzen den animalia-eredu baten garapena burutu da. Chronic Unpredictable Mild Stress (CUMS) baliotasun handiko depresioaren eredua da, karraskarietan erabiltzen dena. Ikerketa honetan, portaera-frogen bidez nahiz markatzaile biologikoak neurtuz, animalia-ereduaren ebaluazioa burutu dugu.Item Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garun-mikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetanMartinez Álvarez, Nerea; Erkizia Santamaria, Ines; Horrillo Furundarena, Igor; Meana Martinez, Javier; Ortega Calvo, Jorge EmilioPsilozibina eraginkortasun antidepresiboa duen haluzinatzaile naturala da. Bere ekintza mekanismoa nahiko ezezaguna da. Hori dela eta, lan honetan, psilozibinaren ekintza mekanismo akutua aztertu da monoamina maila estrazelularrak ebaluatuz, kortex frontalean egindako garun-mikrodialisia in vivo teknika erabiliz. Erabilitako dosian, 1 mg/kg hain zuzen, ez da monoaminen kontzentrazioan aldaketa esanguratsurik ikusi eta, beraz, psilozibinaren ekintza antidepresiboak, egungo antidepresiboen kasuan ez bezala, ez du erlazio zuzenik kortex frontaleko monoaminen mailen igoerarekin.