Browsing by Author "Erkizia Jauregi, Edurne"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gehigarri polimerikoen sintesia eta hauek zementuaren hidratazioan daukaten eraginaren azterketaBarquero Salaberria, Aitor; Beldarrain Pavo, Sara; Herranz Berzosa, Alejandro; Erkizia Jauregi, Edurne; S. Dolado, Jorge; Leiza Rekondo, Jose RamonZementuan oinarritutako materialen propietateak hobetzeko, PCE (polycarboxylate ether) deituriko gehigarri polimerikoak erabiltzen dira. PCEek zementu-pastaren maneiukortasuna hobetzeaz gain, zementuaren hidratazioa atzeratzen dute. Lan honetan egitura desberdinak dauzkaten PCEak sintetizatu ditugu erradikal askeen bidezko polimerizazio bidez, ondoren Portland zementu (OPC) batek eta zementu horren fase kristalino nagusiek daukaten eragina aztertu da. Ikusi da, OPCaren hidratazioaren atzerapena karboxilato-dosiarekiko proportzionala dela, eta PCE guztiak kurba nagusi batera doitu daitezkeela. Fase kristalinoak banaka aztertzean, aldiz, ez da hori betetzen, eta albo-katearen luzera bakoitzak bere kurba propioa daukala ikusi da.