Browsing by Author "Duhalde De Serra, Maitena"
Now showing 1 - 7 of 7
- Results Per Page
- Sort Options
Item "A(ha)l", mugaz gaindiko partikulaDuhalde De Serra, Maitena; Monforte del Valle, SergioArtikulu honetan erdialdeko al eta Lapurdi itsas hegiko ahal partikulen azterketaren lehenengo emaitzak dakartzagu. Lehenik, bi partikulen propietateei begiratu diegu, erabilera, funtzioa eta testuinguru sintaktikoa zehaztuz. Ondotik, gramatikalizazioaren ikuspegitik, ahal eta al partikulak erlazionatzeko argudioak azaldu ditugu, Lapurdi itsas hegiko datuen azterketak duen interesa azpimarratuz. Azkenik, hemen aurkezten dugun hipotesia berretsi ahal izateko, etorkizunean datu berrien jasotzeko inkesta-motaren diseinua proposatu dugu.Item Arrangoitze eskualdeko euskararen ahoskeraDuhalde De Serra, MaitenaLapurdi ipar erdialdean kokatua, Arrangoitze eskualdeko euskara lapurteraren zein behe-nafarreraren eragina izan duen hizkera da. Mintzaira honi buruz ditugun ezagutzak urriak dira eta horregatik, ikerlan honetan 2017ko neguan tokiko berriemaileekin egin elkarrizketa libreetan eta inkesta bidez bilduriko datu berriak ezagutzera emateko eta aztertzeko xedea dugu. Hizkuntzaren parte batez argibideak ekartzeko helburuarekin, fonologiako zenbait ezaugarriren deskribapena aurkeztu ondotik, Lapurdiko bertze hizkerekin konparatuko ditugu, hauen hedadura eta hizkera honen kokapena zehazteko asmoz.Item Arrangoitzeko euskararen bilakaera Kanadara igorri gutun pribatu baten argitan(FONTES LINGUAE VASCONUM) Duhalde De Serra, MaitenaItem Azkaingo erakusleak(LAPURDUM) Duhalde De Serra, MaitenaItem Azkaingo izenordainak(LAPURDUM) Duhalde De Serra, MaitenaItem Fontes Linguae Vasconum: 50 urte: Ekarpen berriak euskararen ikerketari / Nuevas aportaciones al estudio de la lengua vasca(EUSKERA) Duhalde De Serra, MaitenaItem Lapurdi itsas hegiko euskara: hiru ezaugarri fonologikoren azterketaDuhalde De Serra, MaitenaLapurdi itsas hegiko euskarari buruzko ezagutzaren sakontzea, bere sailkapena zehaztea eta euskara bera ikertzea dira gure xedeak. “Kostatar” deitu mintzairaren hobeki ezagutzeko helburuarekin, hiru ezaugarri fonologiko hautatu eta aztertu ditugu: hasperena, hiatusa (i + a eta u + a) eta i bokalak eta j bokalerdiak eragindako asimilazio bustidura. Horretarako, hautatu lekukoekin bildu ditugun datuak, baita gure esku diren inguruko hizkeren ikerlanak ere kontuan hartu ditugu. Lan hau ondoko hilabeteetan landu eta sakondu nahi dugun deskribapen osoago baten lehen urratsa da.