Repository logo
Communities & Collections
All of DSpace
  • English
  • العربية
  • বাংলা
  • Català
  • Čeština
  • Deutsch
  • Ελληνικά
  • Español
  • Suomi
  • Français
  • Gàidhlig
  • हिंदी
  • Magyar
  • Italiano
  • Қазақ
  • Latviešu
  • Nederlands
  • Polski
  • Português
  • Português do Brasil
  • Srpski (lat)
  • Српски
  • Svenska
  • Türkçe
  • Yкраї́нська
  • Tiếng Việt
Log In
New user? Click here to register. Have you forgotten your password?
  1. Home
  2. Browse by Author

Browsing by Author "Boyano Lopez, Maria Dolores"

Filter results by typing the first few letters
Now showing 1 - 3 of 3
  • Results Per Page
  • Sort Options
  • No Thumbnail Available
    Item
    Melanomaren biomarkatzaile lipidikoak
    Perez Valle, Arantza; Garate Yeregui, Jone; Penas Lago, Cristina; Fernandez Regueira, Roberto; Herraiz , Ainara; Astigarraga , Egoitz; Barreda Gomez, Gabriel; Guevara Murua, Laura; Fernandez Gonzalez, Jose Andres; Boyano Lopez, Maria Dolores; Ochoa Olascoaga, Begoña; Asumendi Mallea, Aintzane; Lage Medina, Sergio
    Lipidoak molekula oso heterogeneoak dira, eta hortaz, horien funtzioak anitzak dira. Izan ere, besteak beste, zelulen biziraupenean, hazkuntzan, euren arteko elkarrekintzetan eta heriotzean ezinbesteko zeregina dute. Funtzio horiek guztiek lotura zuzena dute zelulen gaiztotzearekin; hain zuzen ere, eraldaketa, progresio eta metastasiarekin. Azken urteotan, minbiziaren markatzaile genetikoen, epigenetikoen eta proteikoen ikerkuntzan aurrera pausuak eman diren arren, asko dago aztertzeke oraindik gaixotasun honen lipidomikari buruz. Horregatik, lan honen helburua melanomaren diagnostikoan, iragarpenean eta terapiaren hautaketan lagunduko duten biomarkatzaile lipidikoak aurkitzea da.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Nanoegiturazko biomaterial magnetikoen aplikazioa ehun-ingeniaritzan
    Solozabal Azkarate, Izaro; Zurbano Tejada, Raquel; Boyano Lopez, Maria Dolores; Arteta Ruiz, Beatriz; Benedicto Garcia, Aitor; Redondo Esteban, Carolina; Morales Arboleya, Rafael
    Ehun konektiboko zelulak magnetikoki kontrolatzeko ahalmenak aukera berriak sortu ditu medikuntza birsortzailean. Nanopartikula magnetikoak barneratuta dituzten zelulak kanpoko eremu magnetikoen bidez manipula daitezke. Eremu magnetikoek zelulen kanal mekano-sentsitiboak estimulatzen dituzte, eta horiek erantzun biologiko bat aktibatzen dute: ehunen eraketa, zelulen ugalketa eta atxikipena eta zelula-zelula arteko elkarrekintzak, besteak beste. Tesi honen helburua da nanoiman biobateragarrien garapena baliozkotzea kanpoko eremu magnetikoen laguntzaz ehun-birsorkuntza prozesuetan. Horretarako, disko-formako nanoegiturak fabrikatuko dira, orain arte erabili diren nanopartikulen aldean bi ezaugarri bereizgarrirekin: erantzun magnetikoa altuagoa da eta forma-asimetriari esker, torkeak aplikatu ahal izango dira zelulak estimulatzeko. Biomaterial hauen eraginkortasuna zelula endotelialen eta fibroblastoen hazkuntza bidimentsionaletan (2D) eta irla magnetikoak dituzten substratuetan egiaztatukoa da eta esferoideen eraketa duten hazkuntza tridimentsionaletara (3D) heltzea da azken helburua.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Zelula barneko zein jariatutako CEMIPek azaleko fibroblastoen mugikortasuna erregulatzen du
    Larrinaga Ruiz, Maria; Agüera Lorente, Andrea; Alonso Pardavila, Ainhoa; Boyano Lopez, Maria Dolores; Falcón Perez, Juan Manuel; Asumendi Mallea, Aintzane; Apraiz Garcia, Aintzane
    CEMIP proteinaren adierazpena hantura kronikoari lotutako egoera patologikoetan deskribatu da, minbizia kasu. Egoera horietan, CEMIP matrize estrazelularraren berrantolaketarekin eta minbiziaren progresioarekin erlazionatu da. Lan honetan, CEMIPen eragina larruazaleko fibroblastoen mugikortasunean ikertu da, larruazaleko melanomaren mikroinguruneko oinarrizko zeluletan alegia. Bai melanoma zelulek zein fibroblastoek CEMIP jariatu dezaketela zehaztu ondoren, bi zelula horiek jariatutako CEMIPek larruazaleko fibroblastoen mugikortasuna erregulatzen duela frogatu da.

DSpace software copyright © 2002-2025 LYRASIS

  • Privacy policy
  • End User Agreement
  • Send Feedback