Browsing by Author "Asumendi Mallea, Aintzane"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Melanomaren biomarkatzaile lipidikoakPerez Valle, Arantza; Garate Yeregui, Jone; Penas Lago, Cristina; Fernandez Regueira, Roberto; Herraiz , Ainara; Astigarraga , Egoitz; Barreda Gomez, Gabriel; Guevara Murua, Laura; Fernandez Gonzalez, Jose Andres; Boyano Lopez, Maria Dolores; Ochoa Olascoaga, Begoña; Asumendi Mallea, Aintzane; Lage Medina, SergioLipidoak molekula oso heterogeneoak dira, eta hortaz, horien funtzioak anitzak dira. Izan ere, besteak beste, zelulen biziraupenean, hazkuntzan, euren arteko elkarrekintzetan eta heriotzean ezinbesteko zeregina dute. Funtzio horiek guztiek lotura zuzena dute zelulen gaiztotzearekin; hain zuzen ere, eraldaketa, progresio eta metastasiarekin. Azken urteotan, minbiziaren markatzaile genetikoen, epigenetikoen eta proteikoen ikerkuntzan aurrera pausuak eman diren arren, asko dago aztertzeke oraindik gaixotasun honen lipidomikari buruz. Horregatik, lan honen helburua melanomaren diagnostikoan, iragarpenean eta terapiaren hautaketan lagunduko duten biomarkatzaile lipidikoak aurkitzea da.Item Zelula barneko zein jariatutako CEMIPek azaleko fibroblastoen mugikortasuna erregulatzen duLarrinaga Ruiz, Maria; Agüera Lorente, Andrea; Alonso Pardavila, Ainhoa; Boyano Lopez, Maria Dolores; Falcón Perez, Juan Manuel; Asumendi Mallea, Aintzane; Apraiz Garcia, AintzaneCEMIP proteinaren adierazpena hantura kronikoari lotutako egoera patologikoetan deskribatu da, minbizia kasu. Egoera horietan, CEMIP matrize estrazelularraren berrantolaketarekin eta minbiziaren progresioarekin erlazionatu da. Lan honetan, CEMIPen eragina larruazaleko fibroblastoen mugikortasunean ikertu da, larruazaleko melanomaren mikroinguruneko oinarrizko zeluletan alegia. Bai melanoma zelulek zein fibroblastoek CEMIP jariatu dezaketela zehaztu ondoren, bi zelula horiek jariatutako CEMIPek larruazaleko fibroblastoen mugikortasuna erregulatzen duela frogatu da.