Browsing by Author "Anton Ramirez, Raul"
Now showing 1 - 4 of 4
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gibeleko erradioenbolizazioa: CFD simulazioetan oinarritutako hemodinamikaren eta mikroesferen garraioaren analisiaAramburu Montenegro, Jorge; Anton Ramirez, Raul; Rivas Nieto, Alejandro; Ramos Gonzalez, Juan Carlos; Sangro Gómez-Acebo, Bruno; Bilbao Jaureguizar, Jose IgnacioErradioenbolizazioak gibeleko minbiziari egiten dio aurre. Arterian kokatutako kateterraren bitartez, mikroesfera erradioaktiboak injektatzen dira odol-fluxuan, eta partikula horiek tumoreak odolez hornitzen dituzten arterioletan itsasten dira. Tratamendu segurua eta eraginkorra izan arren, konplikazioak sor daitezke partikulak gibelean modu desegokian banatzen badira. Artikulu honek bi lan berraztertzen ditu, simulazioen bitartez fluidoen mekanikarekin zerikusia duten hainbat parametroen eragina aztertzen duten bi lan; injekzioa adarkadura batetik gertu edo urruti egitearen eragina berraztertzen du, hain zuzen. Emaitzek erakutsi dute partikulen banaketak odol-fluxuarenaren itxura hartzen duela, injekzio-puntutik adarkadurarainoko zatia nahikoa luze eta bihurria bada.Item Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen distribuzioanLertxundi Ferran, Unai; Aramburu Montenegro, Jorge; Anton Ramirez, Raul; Bilbao Jaureguizar, Jose Ignacio; Rodríguez Fraile, Macarena; Sangro Gómez-Acebo, BrunoErradioenbolizazioa (RE) gibeleko minbizia tratatzeko metodoetako bat da. Bertan, mikrokateter bidez gibeleko arterian mikroesfera erradioaktiboak injektatzen dira, hauek tumoreak enbolizazio eta erradiazio bidez erasotzeko. Mikroesferen ibilbidea ordenagailu bidezko fluido dinamika simulazioekin (CFD) aztertu daiteke. Kalkulu hauen iraupen luzea arazo bat da medikuntzaren egunerokotasunean simulazioak erabili ahal izateko. Kalkuluak azkartzeko asmoz, odolaren biskositatearen izaera ez-newtondarra izaera newtondarrera sinplifikatu da. Emaitzek erakutsi dute mikroesferen banaketan eta odolaren hemodinamikan biskositate aldakorraren eragina mespretxagarria dela, odola fluido newtondar bezala aztertzearen sinplifikazioa ontzat emanez.Item Hemodinamikaren eredu zero-dimentsionalean adarkaduretako presio- galeraren garrantziaren inguruan: B-TACE tratamenduaren analisiaAramburu Montenegro, Jorge; Anton Ramirez, Raul; Sanchez Larraona, Gorka; Ramos Gonzalez, Juan Carlos; Rivas Nieto, Alejandro; Sangro Gómez-Acebo, Bruno; Bilbao Jaureguizar, Jose IgnacioHemodinamikaren ereduen erabilerak gibeleko minbizien hainbat tratamenduren optimizazioa ahalbidetu dezake; adibidez, B-TACE tratamenduarena. B-TACE tratamendua arteria kolateralei esker ematen den odol-fluxuaren banaketaren aldaketan oinarritzen da. Odol-fluxuaren banaketan aldaketak ematen diren kasuetan, garrantzitsua izan daiteke efektu hori kontuan izatea hemodinamikaren ereduan. Artikulu honetan, hemodinamikaren azterketa egiten da eredu zero-dimentsional baten bidez B-TACE tratamenduaren kasu baterako, eta aztertzen da odol-fluxuaren banaketaren aldaketaren efektuak ereduan duen eragina. Emaitzek erakusten dute garrantzitsua dela efektu hau kontuan hartzea.Item Mikroesfera-kontzentrazioaren analisia gibeleko erradioenbolizazioan "computational fluid dynamics" simulazioak erabilizLertxundi Ferran, Unai; Aramburu Montenegro, Jorge; Rodríguez Fraile, Macarena; Sangro Gómez-Acebo, Bruno; Anton Ramirez, RaulGibeleko minbizia minbizi-moten artean hirugarren hilgarriena izan zen 2020an. Azken urteotan, erradioenbolizazioa, gibeleko arterian kokatutako kateter baten bidez mikroesfera erradioaktiboak injektatuz gauzatzen den tratamendua, ordenagailu bidezko odol-fluxuaren simulazioen bidez aztertu da. Ikerketa-lan honetan, orain arte ikertu gabe zegoen gai bat aztertzen zen: injekzio-abiaduraren eragina odoleko mikroesfera-kontzentrazioan. Hiru simulazio egin ziren eta emaitzek erakutsi zuten mikroesfera-kontzentrazioaren kurban, denboran zehar, injekzio-abiadurak ez duela eragin handirik, baina bai kurba horren anplitudean. Honi esker, gertuago egon gaitezke tratamendua paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko bidean.