Browsing by Author "Andrieu , Josu"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Burmuinaren eta gonadaren arteko harremanak ugalketaren eraenketan: gene esangarrien transkripzio-aldaketak Pasaiako Chelon labrosus korrokoien gametogenesianValencia Lopez, Ainara; Andrieu , Josu; Nzioka , Anthony; Cancio Uriarte, Ibon; Ortiz Zarragoitia, MarenHipotalamo-guruin Pituitario-Gonada ardatza (HPG ardatza) ugalketa eta gametogenesiaren arduraduna da ornodunetan. Gene ugari dira ardatzean parte hartzen dutenak; horietako batzuk aukeratu ziren Chelon labrosus espezieko korrokoi ar eta emeen ziklo gametogenikoan duten transkripzio-patroia aztertzeko: kiss2, gpr54, gnrh1, gthα, lhβ, fshβ eta lhr. Ar eta emeen arteko desberdintasunak ikusi ziren transkripzio-mailetan; emeetan gametogenesiaren zeharreko beste arrain espezietan deskribaturiko patroi ezagunak ikusi zirelarik. Arretan aldiz, ikusitako transkripzio-aldaketak ez ziren hain nabariak izan, batez ere gonadotropinetan, eta kutsadura bezalako kanpo eragile baten efektua izan zitekeela proposatzen da.