Prueba
Permanent URI for this communityhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/1
Browse
Browsing Prueba by Author "Abad Trueba, Naiara"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Ekialdeko Kantauriar Itsasoko kostaldeko partikula exopolimeriko gardenen (PEG) urtean zeharreko bilakaeraUranga Larralde, Ainhoa; Abad Trueba, Naiara; Azua Perez, Iñigo; Artolozaga Bengoetxea, Itxaso; Baña Garcia, Zuriñe; Unanue Vivanco, Marian; Ayo Millan, BegoñaPartikula exopolimeriko gardenak (PEG) ozeanoetako zeluletatik kanpoko substantzia polimeriko ugarienak dira. Karbonoaren ponpa biologikoan, aire-itsaso elkarrekintzan eta mikrobio-sareetan duten eragina dela eta, prozesu biogeokimikoetan eta ekologikoetan garrantzia handia dute. PEG-en sorrera biotikoa zein abiotikoa izan daitekeen arren, beraien iturri garrantzitsuena fitoplanktonak jariaturiko polisakaridoen koagulazioa da. Partikula hauen sortze- eta desagertze-prozesuen konplexutasun handiaren ondorioz, zaila da PEG-en bilakaera aurresatea. Lan honetan PEG-en kontzentrazioak eta bilakaera aztertu dira Armintzako itsas-estazioan, Ekialdeko Kantauriar Itsasoan kokatuta dagoena. Urte baten buruan 11 laginketa egin ziren, zeintzuetan PEG-en kontzentrazioaz gain, bestelako aldagai fisikoak, kimikoak eta biologikoak neurtu ziren, beraien arteko ustezko erlazioan sakontzeko asmoz. Sistema honetako PEG-en kontzentrazioaren faktore erregulatzaile nagusienak a klorofiladun fototrofoen eta prokariotoen dentsitateak dira.