Madinabeitia Ezkurra, Alba2024-11-272024-11-27production.37336https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.i.16https://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2136Artikulu honek unibertsitateko irakasleriaren garapenaren (IG) kontzeptu konprensiboan du abiapuntua1, eta ERAGIN garapen estrategiaren inpaktua du aztergai. Horretarako bi inpaktu-eremu hartzen dira kontutan, batetik irakasleriaren maila indibiduala eta bestetik antolakuntza zein erakunde arloan. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) garapenerako ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok erakundearen antolakuntza mailako aldaketan murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute. Beraz, artikuluan zehar honakoak aztertuko ditugu: gure asmoak eta hauek sostengatzen dituzten oinarri teorikoak, ikerketa honek duen kokapen enpirikoa, aplikatutako metodologia, erdietsitako emaitzak eta amaitzeko jaso ditugun ondorio orokorrak eta etorkizunera planteatutakoak.This article is based on a comprehensive concept of faculty development and studies the impact of the ERAGIN development strategy. For this, two areas of impact are analyzed: the teacher individual level and the organizational and institutional levels. To realize this analysis we take the first promotion of ERAGIN program to develop active teaching methodologies (Case Method, Problem-Based Learning and Project-Based Learning). Through a long-term strategy (350 hours) and working in co-mentoring groups, this research provides empirical evidence of the impact not only on teaching skills and conceptions about teaching and learning (T-L) but also on the ability for T-L research (scholarship of teaching and learning) as well as on educational leadership. Those aspects point out organizational change and support the progressive realization of the hybrid curriculum. Therefore along the article we will discuss the following aspects: our goals and the theoretical keys that support them, empirical context of this research, the methodology, the results and finally, the general conclusions and purposes for the future.Goi-mailako hezkuntza. Irakasleriaren garapena. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza. Hezkuntza lidergo sakabanatua. Aldaketa instituzionala.Higher education. Faculty development. Problem-based learning. Distributed educational leadership. Institutional change.Euskal HerriaPedagogiaUnibertsitateaIraupen luzeko irakasleriaren garapenaren eraginkortasuna: irakasleriaren kontzepzioetan, hurbilketan eta kultura instituzionalean. UPV/EHUko ERAGIN kasuaren azterketaintroduction