Fraga Jesús, NadezhnaIzagirre Aramaiona, UrtziRuiz Rodriguez, Pamela2024-11-272024-11-27production.44704https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.iv.05.25https://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2513Prozesu eta gailu industrial askotan litioaren erabileraren hedatzeak ingurumenean eragin lezake hurrengo urteetan. Hala ere, informazio gutxi dago litioak itsas organismoetan duen toxikotasunari buruz. Beraz, ikerketa honen helburua litioaren toxikotasuna eta alterazio histologikoak zehaztea da, Mytilus galloprovincialis muskuilua ekosistemaren osasuna ebaluatzeko behatzaile gisa erabiliz. Horretarako, toxikotasun akutuko testa eta test subletala burutu ziren. Emaitzek erakutsi zuten LC50-ren balioa ingurumenean aurkitutako kontzentrazioak baino handiagoa zela, baina, era berean, litioak alterazio histopatologikoak eragin ditzakeela kontzentrazio txikiagoetan. Ikerketa honen aurkikuntzek ikuspegi berriak irekitzen dituzte litioak itsas organismoetan dituen ondorio toxikoak ulertzeko.The increased use of lithium in lots of industrial processes and devices could produce an environmental impact on aquatic environment in coming ages. However, there is only scarce information concerning the toxicity of lithium in marine organisms. Therefore, the aim of this research is to determine the toxicity and histological alterations of lithium, using the mussel Mytilus galloprovincialis as a model organism for ecosystem health assessment. For this purpose, an acute and a sublethal toxicity tests were headed. Results showed that the LC50 value was higher than concentrations found in ambient waters, but also showed that lithium induces histopathological alterations in lower concentrations. The findings of this research open new perspectives for the understanding of the toxic effects of lithium on marine organisms.LitioaMytilus galloprovincialistoxikotasunakontzentrazio hilgarria 1. Sarrera eta motibazioaGarraiobide berriek (ibilgailu elektrikoekbizikleta elektrikoekdronek…)konektibitate-aplikazioek (smartphonetableteklaptop-eketxe-tresna elektriko txikiek…) eta energia biltegiratzeko sistema berriek baterien erabilera handitzea dakarte (Comission 2006/66/EC). Berazazken hamarkadan litio-ioizko bateriak biltegiratze-teknologia nagusiena bilakatu dira. Litioak (Li) energia kimikoa energia elektriko bihurtzen du oso modu eraginkorreankostuak murriztuz eta fabrikazio-ahalmenak handituz (IEA2017). Modu honetanlitio-eskaera izugarri handitu daeta elementu hori lortzeak ingurumenean inpaktu nabarmena izan dezake. Era bereannahiz eta litiozko baterien erabilera asko emendatu denhaien birziklatze-tasa momentuz oso txikia da (Comission 2006/66/EC; Swarnakar & Choubey2014; Zeng et al.2014). Kasu gehienetan“beste bateria” gisa sailkatzen diragainera Europako Parlamentuak ez ditu bilketa-helburu sendoak edo betebeharrak ezartzen litio-baterien barruan dauden produktu kimikoen berreskuratzea sustatzekoeta beraz udal-hondakin solidoak dituzten zabortegietan amaitzen dira (Comission 2006/66/EC; Zeng et al.2014). Zoritxarrezbateria horietako elementu kimikoek (CoNi…) efektu ugari eragin ditzakete ingurumenean eta gizakian (Moore1995; Aral & Vecchio-Sadus2008; 2011). Hala ereez daude hain argi litioak ingurumenean eta ondorioz gizakietan sor ditzakeen efektuak. Izan erelitio-aluminiozko hidruroak eta litio metanolatoa Danimarkako substantzia arriskutsuen zerrendan aurki daitezke (Kjølholt et al.2003) bainaegin diren ikerketa urriak kezkak sortzen dituzte (Lebedeva & Brett2016). Berazmetal horrek hainbat organismotan sortzen duen toxikotasuna ebaluatzea oso garrantzitsua daesposizio dosi eta denbora tarte desberdinak kontuan hartuz. IkerGazte2021 Zientziak eta Natura ZientziakLithiumMytilus galloprovincialistoxicitylethal concentration 189Biogeokimikokilitioa oso elementu mugikorra da. Horren ondoriozdistantzia luzeak egin ditzakeur-inguru desberdinen litio-maila handituz. Gaineraingurumen-inpaktua areagotu egin daiteke meatzeen aktibitateak jasaten duten lekuetan. Litio pururik ez dago naturanfosfatosilikato edo mika bezalako gatzetan agertu ohi da (Aral & Vecchio-Sadus2008; 2011). Gatz horietako litioaerosioaren ondoriozlurzoruetara iristen daeta han landareek xurgatzen dute (Lenntech2007). Landareek elika-katean maila garrantzitsua direnezanimaliak eta gizakiak ere litioaren eraginpean egon daitezke horietaz elikatuz gero (Kabata-Pendias & Mukerjee2007). Lurzoruetako litioaren balio ertainak 3 - 350 mg/kg bitartekoak dira (Aral & Vecchio-Sadus2008). Ingurune urtarretan ere badagobatez ere forma ionikoan. Bibliografiaren araberaur gezatan Li-ren kontzentrazioa 0,001 - 0,01 mg/L artekoa daeta itsasoko uretan 0,17 - 0,EkologiaKimikaNatur ZientziakLitioaren toxikotasuna muskuiluetanintroduction