2024-11-142024-11-142013-03-01https://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/554Artikulu honen helburua da erakustea badagoela, lidergo eraginkor eta «emozional» baten bidez, enpresa-kultura «indartsu» bat sortzerik eta,horri esker, lanean fluxu-egoera indibidual nahiz kolektiboak sustatzerik.Horrela, artikuluan barrena fluxu-egoerari buruz ariko gara, batik bat Mihály Csikszentmihalyiren lanetan oinarrituta. Fluxu-egoera definitzeaz eta ezaugarritzeaz gain, hura errazten duten baldintzak ere zehaztuko ditugu.Halaber, fluxuak eta autorrealizazioak duten harremana ere bistaratuko dugu.Bestalde, datu «bitxi», deigarri eta esanguratsu bati azalpena ematen ahaleginduko gara: «lanean gertatzen da fluxu-esperientziarik gehien», Csikszentmihalyiren arabera. Hori azaltzeko, enpresa-kultura «indartsua»zertan datzan esango dugu; izan ere, gure iritziz, enpresa-kultura «indartsuen» magalean baino ez baita posible lanean fluxuaren eredua arrakastaz abiarazi eta funtzionaraztea. Eta argudiatuko dugu ezen enpresa-kultura«indartsuak» diseinatu eta errotzea lidergo-faktore eraginkor bati dagokiola,betiere adimen emozional handia erabiliz.application/pdfCopyright (c) 2013 Uztarohttps://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0Lidergoa · Fluxu-egoera · Enpresa-kultura · Adimen emozionala · Gozamena · Produktibitatea.Leadership · Flow · Organizational culture · Emotional Intelligence · Enjoyment · Productivity.Leadership, flow state and productivity in organizationsLidergoa, fluxu-egoera eta produktibitatea enpresetaninfo:eu-repo/semantics/article