2024-11-142024-11-141992-02-121992-02-121992-02-121992-02-12https://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/74Logika klasikoak mende honetako biraketa linguistikoan izandako eragina aipatuko dugu lan honetan. Dena den, logika klasikoan oinarritzen den semantikak dituen arazoak erakusten saiatuko gara. Problema hauek testuinguru, hiztunaren jakintza ez-linguistiko edota esaldien situazioek esanahian duten eraginetik datoz.Beraz, hizkuntza naturalaren azterketa aurrera joan ahala, teoria pragmatikoaren sorreraren beharrean gaudela azaldu da. Adibidez, alde batetik Frice-ren teoriak duen aspektu garrantzitsuenetariko bat hiztunak esandako esaldiaren interpretazioa hizpidearen printzipio orokorren medio inferitzea da da. Beste aldetik, Sperber eta Wilson-en \"pertinentzi teoria\", hizkuntzaren ulermenerako egiten den inferentzia, bi zutabetan oinarritzen da: logika klasikoan (murriztua izan arren) eta mekanismo psikologiko batean: \"pertinentzi printzipioa\".Hala ere, aipaturiko bi zutabeak ez daude behar den bezala finkatuak, lan honetan azaltzen denez, arazo ugari planteatzen dituztelako. Beraz, gaur egun ez daude pragmatikak osatutako kontzeptuak zehatz-mehatz definiturik. Hori dela eta, pragmatika semantikak azaldu ezin dituen fenomenoen \"paperontzi\" bihurtu da. Hau dela eta, aurrerantzean daukagun lana, arlo pragmatikoa antolatzea da.application/pdfCopyright (c) 1992 Uztarohttps://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0Biraketa pragmatikoa, biraketa linguistikoainfo:eu-repo/semantics/article