Search Results

Now showing 1 - 4 of 4
  • Item
    Haur Astinduaren Sindromearen inguruko hausnarketa eta Erizaintzaren esku hartzea
    Astoreka Atxikallede, Leire; Hoyos Cillero, Itziar
    Haur Astinduaren Sindromea osasun publikoko arazo larri bat da eta ondorio fisiko eta psikologiko zuzen eta larriak dakartza. Haurren segurtasuna arriskuan jartzen duen fenomeno bat denez, eta arrisku faktoreetariko batzuk prebenigarriak direla kontuan izanda, garrantzitsua da gizarte mailan zein osasun sisteman, honen inguruko ezagutzak zabaltzea. Erizaintzako profesionalek honen inguruko formakuntza edukitzea beharrezkoa da detekzio, prebentzio eta deribazio lana modu egokian egin ahal izateko. Berrikuspen bibliografiko honen helburua, sindromearen gaineko hausnarketa bat egitea da, arrisku faktore garrantzitsuenak identifikatuz, ondorioak aztertuz eta erizaintzako profesionalen rol eta eginkizunak zehaztuz.
  • Item
    Nutrizio irakasgaiaren eragina Erizaintzako ikasleen elikadura-lehentasun eta -ezinikusietan
    Ayesta Landaluce, Irati; Caballero Sánchez, Silvia; Fernández Alonso, Julia; Lamas Mendoza, Maria del Mar; San Juan Escudero, Ainara; Gravina Alfonso, Leyre
    Ikasleek elikadura txarra jarraitzen dutela erakutsi dute unibertsitatean egindako ikerketek, baita Osasun Zientzien arloko ikasleen kasuan. Karreran zehar, dieta osasungarria jarraitzeko ezagutzak eskuratzen dituzte. Hala ere, oraindik ez dakigu nutrizio ikasketek elikadura-zaletasunak/-gustuak aldatzen dituzten ala ez. Azterlan honen helburua Erizaintzako lehen mailako ikasleen elikagai-lehentasunetan eta abertsioetan Nutrizio irakaskuntzaren eragina ebaluatzea izan zen. Ikasturte hasieran ikasleek haragia, gozoak eta arrainak kontsumitzea hobetsi zuten. Lehen lauhilekoaren ondoren, haragi kontsumoaren lehentasunak % 11,6 egin zuen behera, gozokienak % 9,7 eta aperitiboenak % 8,6. Aldiz, arrautzen kontsumo lehentasunak % 1,2 egin zuen gora, eta zerealen kontsumoak % 16,5. Ondoriozta dezakegu lehen lauhilekoaren amaieran ikasleek elikadura-lehentasunak aldatu zituztela, osasungarriagoak izan baitziren Nutrizio irakasgaia jaso ondoren.
  • Item
    Erizaintzako ikasleen heziketaren eragina elikadura-sinesmen eta elikadura-aukeraketan
    San Juan Escudero, Ainara; Lamas Mendoza, Maria del Mar; Fernández Alonso, Julia; Caballero Sánchez, Silvia; Ayesta Landaluce, Irati; Gravina Alfonso, Leyre
    Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) erizaintzako lehen mailako ikasleek elikadura ikasgaia jaso ondoren elikadura sinesmenetan eta hautaketetan izandako aldaketak aztertzen dira ikerketa honetan. Parte-hartzaileek lauhileko batean 3 aldiz bete zuten Internet bidez hurrengo atalak biltzen zituen galdetegi bat: datu antropometrikoak; sinesmen arrazional eta irrazionalak; eta elikadura plater osasungarrien aukeraketa. Nahiz eta ikasleek sinesmen arrazionalen maila altua erakutsi zuten, sinesmen irrazionalen eta plateren hautaketa ez osasungarrien artean lotura handia nabarmendu zen. Nutrizio-ikasgaia jasotzeak sinesmen irrazionalen zuzenketa ahalbidetu zuen, elikadura aukera osasungarriak hobetuz.
  • Item
    Erizaintza euskaraz: jarduteko edota ikasteko aukera eta oztopoen azterketa
    Elizegi Narbarte, Garbiñe; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Anabitarte Gonzalez, Naroa
    Euskal Herrian erizainek hainbat oztopo topatzen dituzte egunerokoan jarduera euskaraz egiteko. Ikerketa lan honek Euskal Herriko lurralde desberdinetan erizaintza euskaraz ikasteko eta jarduteko dauden hutsuneak eta aukerak aztertzea du helburu. Elkarrizketa sakonaren teknika erabiliz sei erizain elkarrizketatu dira, egoeraren diagnosia egin eta oztopo nagusiak identifikatzeko. Aldi berean, etorkizunera begira dauden aukerak identifikatu eta neurriak proposatzeko baliatu da. Elkarrizketatuek euskaraz jarduteko zailtasunen artean hizkuntza zapalkuntzaren ondorioz sortutako botere harremanak, kontzientzia eskasa eta kultura gaitasunaren formakuntza falta nabarmendu dituzte. Etorkizunera begira berriz norabide bateratu baten gabezia nabarmentzen da.