4 results
Search Results
Now showing 1 - 4 of 4
Item Endokannabinoideak eta zerebeloaren garapenaBuceta Salazar, Ianire; Rico Barrio, Irantzu; Egaña Huguet, Jon; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Grandes Moreno, Pedro; Elezgarai Gabantxo, IzaskunEndokannabinoide-sistemak (EKS), helduan, neurotransmisoreen askatzea doitzeaz gain, garapeneko prozesuetan parte hartzen duela baieztatu dute azken urteotako ikerketek. Enbrioi eta baita animalia helduetan ere EKS zerebeloan dela jakina da. Karraskarien zerebeloaren garapena enbrioi aroan hasten bada ere, jaio ondorengo 3 asteetara arte ez da bukatzen. Horretaz baliatu gara EKSak garapeneko prozesuetan parte hartzen duen aztertzeko mikroskopio elektronikoaren bitartez. EKSko osagai desberdinek, helduarekin alderatuz, kokapen berezitua aurkezten dutela ikusi dugu; helduan eta garapenean duten funtzio desberdinaren adierazle. Bestalde, CB1 kannabinoideen hartzailearen gabeziak izan dezakeen eragina ezagutu nahi izan genuen. Horretarako, funtzio aldetik desberdinak diren eta erasoen aurrean sentsibilitate desberdina erakusten duten zerebeloaren bi eskualdetan, ultraegiturari mailako zenbait parametro neurtu genituen aldaketa nabarmenak aurkituz.Item Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidezAraolaza Lasa, Manu; Muñoa Hoyos, Iraia; Odriozola Larrañaga, Ainize; Calzado Lopez, Irune; Zabala Goikoetxea, Malen; Subiran Ciudad, NereaIngurumen-faktoreek osasun-arazoak edota gaixotasunak sortzen dituzte, baino hori nola ematen den ezezaguna da. Orain arteko ikerketa gehienek adierazi dutenez, eraldaketa epigenetikoek funtzio gakoa bete dezakete prozesu horretan, bien arteko lotura puntua izanik. Morfinak, esaterako, plazenta-hesia modu erraz batean zeharkatu dezake, eta, ondorioz, enbrioiaren ohiko garapenean nabarmen eragiten du; hodi neurala, kortex frontala eta bizkarrezur-muinaren garapenak ukituta geratzen dira, nerbio-sistemaren garapen egokia oztopatuz. Hortaz, DNAren metilazioa enbrioi-garapenean giltzarri den eraldaketa epigenetikoa dela aintzat hartuz, metilazioak morfinaren presentzian izan dezakeen eginkizuna argitzea da gure helburua nagusia, eta horretarako azken belaunaldiko teknikez baliatu gara.Item Handitzen handitzen: Ferra-saguzarren garapena eta dietaren aldaketaAldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Olasagasti Hosteins, Lander; Vallejo Lopez, NereaUgaztunek jaiotzetik aldaketa fisiologikoak pairatzen dituztenez, bizi-faseetan zehar dieta aldatzen doa. Lan honetan Euskal Herriko hiru ferra-saguzarren garapenak dietan duen eragina aztertu da, hiru helbururi erantzunez: (1) Espezie bakoitzaren garapen ereduak aztertzea; (2) espezie bakoitzaren dieta adinarekin nola aldatzen den aztertzea; eta (3) hiru espezieen gazteen dietak alderatzea. Espezie bakoitzaren garapen prozesua ezberdina dela, eta gazte eta helduen dietek patroi ezberdinak erakusten dituztela ikusi dugu. Espezializazio handia duten arren, gazteen arteko dietak helduenak baino antzekoagoak dira. Beraz, espezie batzuetan ikasketak dieta baldintzatzen duen bitartean, besteetan berezko ezaugarri fisikoak nahikoak dira espezializaziorako.Item Nano-zuntz berri eta erabilgarrien fabrikazioa electrospinning jasangarriaren bidezMartinez Yubero, Mario; Gonzalez Gandara, EdurneUgaztunek jaiotzetik aldaketa fisiologikoak pairatzen dituztenez, bizi-faseetan zehar dieta aldatzen doa. Lan honetan Euskal Herriko hiru ferra-saguzarren garapenak dietan duen eragina aztertu da, hiru helbururi erantzunez: (1) Espezie bakoitzaren garapen ereduak aztertzea; (2) espezie bakoitzaren dieta adinarekin nola aldatzen den aztertzea; eta (3) hiru espezieen gazteen dietak alderatzea. Espezie bakoitzaren garapen prozesua ezberdina dela, eta gazte eta helduen dietek patroi ezberdinak erakusten dituztela ikusi dugu. Espezializazio handia duten arren, gazteen arteko dietak helduenak baino antzekoagoak dira. Beraz, espezie batzuetan ikasketak dieta baldintzatzen duen bitartean, besteetan berezko ezaugarri fisikoak nahikoak dira espezializaziorako.