756 results
Search Results
Now showing 1 - 10 of 756
Item Ziurgabetasunean erabakitzen: nanomaterial manufakturatuen tratamendu juridikoaRamirez de la Piscina Arrillaga, AratzNanoteknologiek, materialak nano-eskalan (10-9) manipulatuz beren propietate desberdinak eta probetxugarriak bilatzen dituzten teknologia multzoak, hazkuntza nabarmena izan dute azken hamarkadan. Nanomaterial manufakturatuen ustiapen teknikoen ezagutza maila abiadura bizian hazten ari da; ez, ordea, osasunean eta ingurumenean eragin ditzaketen arrisku potentzialen ezaguera, alor horretan ziurgabetasun zientifikoa nagusi baita. Arrisku konplexu eta ziurgabe horiek zuzenbidearen jardute eremuan kokatzen diren aldetik, artikulu honek hauxe landu du: arrisku horien onargarritasunaren gainean erabakiak eta neurri juridikoak adostean, kontuan hartu beharreko zenbait elementuren proposamena eta horien gaineko hausnarketa.Item Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatziaBereziartua Etxeberria, GarbiñeGazteek idatzizko hizkuntza erabiltzen duten eremua ez da mugatzen eskolaren lau hormetara. Azken urteetan teknologiak izandako garapenak eta horren baitan sortu diren komunikatzeko bide berriek hizkuntza erabiltzeko gune eta modu berriak sortarazi dituzte. Kasu honetan, hizkuntza gutxitu baten testuinguruak eskaintzen duen aberastasunaren barruan uztartu nahi izan ditugu teknologia eta gazteak. Euskal Herriaren barruan askotarikoak dira errealitate soziolinguistikoak, baina oraingoan hizkuntza gutxitua nagusi den ingurune batean jarri dugu begia.Item Lipido Solidozko Nanopartikulak substantzia liposolugarrien garraio eta egonkortasuna hobetzekoArana Urbieta, Lide; Goñi Urcelay, Felix; Leiza Rekondo, Jose RamonLipido solidozko nanopartikulak (SLN) farmakoen garraio bideratua lortzeko nanogarraiatzaile interesgarrienetakoak bihurtu dira azken urteotan. Farmako hidrosolugarri nahiz liposolugarriak garraiatzeko gai dira, toxikotasun baxua dute, konposatuaren askapen kontrolatua lortzeko baliagarriak dira eta gorputzeko hainbat barrera zeharkatzeko gai dira. Ezaugarri hauen ondorioz garraiatzen duten farmakoaren bioeskuragarritasuna hobetzen dute terapia askoren efizientzia hobetuz. Lan honetan gantz-azido, soja lezitina eta behazun-gatzez osaturiko 5 konposizio ezberdin sortu eta karakterizatu ditugu. Gure emaitzen arabera konposizioa oso garrantzitsua da partikulen tamaina, homogeneotasun eta egonkortasunerako baina ez da hain garrantzitsua konposatu liposolugarrien barneraketarako.Item Maiztasunarekiko independentea den I/Q desorekaren azterketa banda zabaleko mikrouhin loturetanRezola Garciandia, Ainhoa; Velez , Igone; Sevillano Berasategui, Juan FranciscoEtorkizuneko mugikor sareen eskakizunei aurre egiteko, puntuz puntuko mikrouhin loturen helburunagusia hainbat Gigabit-eko datu tasak lortzea da, horretarako beharrezkoak diren banda zabalaeta maila altuko modulazioak erabiliz.E-banda lan egiten duten eta zero-IF arkitektura dutensistemenek hautagai aproposenak dirudite helburu hau lortzeko.Hala ere, E-bandako igorgailu-hargailuen diseinuak erronka handiak aurkezten ditu, hala nola, I/Q desorekak nabarmen kaltetzendu sistemaren errendimendua.Artikulu honetan I/Q desorekak igorgailu-hargailuetan duen eraginaaztertzeaz gain, seinalearen prozesatze digitalaren bitartez akats hau zuzentzeko teknikak ere ikusiko dira.Item Inprimatze digitalak arte garaikidean. Kontzeptuen argibidea eta teknologien ikerketa zaharberritzearen ikuspuntutikAnthonisen Añabeitia, IraiaProzedura elektro-mekanikoen bidezko irudi sorketaren garapenak, ordenagailuak eta haiekin zerikusia dituzten sofwareak eta inpresorak (laserrak, tinta injekziozkoak, sublimatzaileak…), artisten lan egiteko modura egokitu diren tresnak bilakatu dira, batez ere XX. mendearen azken urteetatik aurrera. 1980. hamarkadako prezioen jaitsierak, inprimatze-sistemak artistentzat baliabide eskuragarriak bihur zitezela eragin zuen. Gaur egun, tinta injekziozko inprimagailuak tresnarik erabilienak bilakatu dira, irudiak neurri eta bukaera mota ugaritan lortzeko aukera eskaintzen dituztelako, aukeratutako tinta, euskarri eta bukaera mota ezberdinen arabera. Lan hauek erakunde eta museo askoren parte izatera heldu dira baina arazoak agertzen hasi dira eta nabarmena egin da material berri hauei buruz daukagun ezaguera murritza.Item CAN busa erabiltzen duten sistemetan gailu berriak integratzeko metodologia, ibilgailuen interfazeetan oinarrituaBilbao Eraña, AinaraJoera berriek eta gero eta ohikoagoak diren gailu eta funtzio berriek beharrezkoa egiten dute ibilgailuaren eta bere arkitekturaren egokitzapena. CAN (Controller Area Network) sarea izanik ibilgailuetan gehien azaltzen den komunikazio sarea, artikuluan azaldutako tesiaren muina bere analisia eta optimizazioa proposatzen duen metodologia dira. Bere funtzionamendua eta erabilgarritasuna erakusteko kasu praktikoak ere garatu dira.Item Egituren egoeraren monitorizaziorako zuntz optikoan oinarritutako sentsore sinplifikatuaIribas Pardo, HaritzBrillouin hedatuko denbora eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak, estruktura handien (100 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna dute. Lan honetan, BOTDA konfigurazio sinplifikatua aurkezten dugu. Erabilitako konfigurazioaren helburua sentsorearen prezioa murriztea da, detekzio prozesuan parte hartzen duten seinale optikoen sortze prozesua sinplifikatuz. Proposatutako teknika hau, iturri optiko bati irrati-maiztasun (IM) pultsu modulatu bat aplikatuz sortutako osagai espektralen iragazketa optiko pasiboan oinarritzen da. Laborategiko esperimentuek frogatzen dute tenperatura hedatuko neurriak 1,1 metroko erresoluzioarekin 5 km zuntz optikoan zehar.Item Ingurune konplexuen azterketa dosimetrikoa 3D Ray Launching Simulazio metodoaren bidez eta giza gorputzaren eredua erabilizAgirre Gallego, ErikLan honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatutako 3D Ray Launching simulazio teknika ikerketa dosimetrikoak egiteko tresna bezala aurkezten da, giza gorputz eredu bat garatuz honekin bateragarri izateko. Simulazioen bidez lortutako eremu elektrikoak neurketekin eta ICNIRP bezalako taldeek egindako gomendioekin alderatzen dira, hainbat komunikazio sistemek sortutako uhin elektromagnetikoek gomendioak gainditzen dituzten jakiteko helburuarekin. Lortutako emaitzen arabera, teknika honen eta giza gorputzaren baliagarritasuna frogatzen da.Item Partikula-azeleragailuei zuzendutako diagnostiko eta kontrol teknika aurreratuakBadillo Fernandez, InariLan honek partikula-azeleragailuei zuzenduriko diagnostiko eta kontrolerako teknika aurreratuakaukezten ditu.Alde batetik, sorta-posizioaren monitorea (BPM, Beam Postion Monitor ingelesez)deritzon diagnostiko tresna baten garapena eta horrekin egindako saiakerak deslribatzen dira. Bestetik,maila baxuko RF (LLRF, Low Level-RF ingelesez) izeneko kontrol sistema digital baten garapena etahura balidatzeko laborategi-montaia aurkezten da.Honekin batera, seinale azkarrak lagintzeak etaprozesatzeak dakarren kostua arintzeko, azpilaginketa izeneko teknika berritzailea eta berarekin lanegiteko garatutako metodologia aurkezten da.Item Hasi, BertsoBotAstigarraga Pagoaga, Aitzol; Rodriguez Rodriguez, IgorBertsotan aritzeko gaitasuna erakutsiko duen robot autonomoa garatzea da gure ikerketa-lanaren helburubehinena. Bere egitekoa, bertsoa osatzeko instrukzioak ahoz jaso, hauek prozesatu eta ahalik eta bertso-rik egokiena osatu eta kantatzea litzateke, bertsolarien oholtza gaineko adierazkortasun maila erakutsizgorputzarekin. Robot-bertsolariak, gizaki eta roboten arteko elkarrekintza eta komunikazioan aurreraegiteko modua jarri nahi luke, lengoaia naturala erabiliz robot-gizaki arteko bi noranzkoko komunikazioan.