Search Results

Now showing 1 - 10 of 1575
  • Item
    Lenition of intervocalic voiceless stops in Arratia basque
    (Udako Euskal Unibertsitatea) Eguskiza Sanchez, Naia; Gaminde Terraza, Iñaki; De Pablo Delgado, Irati
  • Item
    EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012
    Goirigolzarri Garaizar, Jone
    Euskara eta gaztelaniaren arteko bizikidetza linguistikoaren auzia bizi-bizirik dago Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eztabaida politikoan. Ezbai-gune zentralak bi dira: batetik, hizkuntzok gizarte mailan bete beharreko funtzioak eta, bestetik, berau egikaritzeko moduak. Eztabaidaren oinarriak ezagutu ahal izateko alderdi politikoen leku-hartze linguistikoen azterketa burutu da. Horretarako, hizkuntzen gaineko alderdien proposamen politikoak eta ikusmolde ideologikoen ikerketa bateratua bideratu da. Artikulu honetan EAEko bost familia politikoen 1980-2012 arteko EAEko Legebiltzarrerako hauteskunde programen eduki azterketaren diseinua eta zenbait emaitza laburtzen dira.
  • Item
    Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia
    Bereziartua Etxeberria, Garbiñe
    Gazteek idatzizko hizkuntza erabiltzen duten eremua ez da mugatzen eskolaren lau hormetara. Azken urteetan teknologiak izandako garapenak eta horren baitan sortu diren komunikatzeko bide berriek hizkuntza erabiltzeko gune eta modu berriak sortarazi dituzte. Kasu honetan, hizkuntza gutxitu baten testuinguruak eskaintzen duen aberastasunaren barruan uztartu nahi izan ditugu teknologia eta gazteak. Euskal Herriaren barruan askotarikoak dira errealitate soziolinguistikoak, baina oraingoan hizkuntza gutxitua nagusi den ingurune batean jarri dugu begia.
  • Item
    Hizkuntzen arteko elkarreragina: Zer nolako hizkuntza baliabide transferitzen dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek euskara ikasteko garaian?
    Fernandez Maiztegi, Amaia; Sagasta Errasti, Pilar; Ipiña Larrañaga, Nagore
    Azken urteetan egoera eta testuinguru desberdinetan ikertu da etxeko hizkuntzak eta bigarren hizkuntzak hirugarren hizkuntzaren ikasketa prozesuan izan dezaketen eragina. Gauzatutako ikerketetan ondorioztatu da hizkuntza ikasleek transferitzen dituztela aurretiaz garatutako errekurtso linguistikoak ikasten ari diren hizkuntzara. Artikulu honetan, hiztun eleanitzek hizkuntza batetik bestera egiten dituzten transferentziak behatu eta analizatuko dira hizkuntzen arteko harremanak aztertzeko. Ikerketa Lehen Hezkuntzako etapan zeuden 11 ikasle atzerritarrekin egin zen. Jasotako emaitzetatik zera ondorioztatu da: laginean parte hartutako ikasleek aurretiaz zekizkiten hizkuntzetatik lexikoa eta sintaxiarekin erlazionatutako transferentziak egin dituztela hizkuntza berria ikasterakoan.
  • Item
    Hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa Arratian
    Eguskiza Sanchez, Naia
    Lan honek hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa izango du aztergai Arratiako herrietan. Helburuak lortzeko datuak galdetegi baten bidez bilduko dira: eskualde horretan gaur egun belaunaldi desberdinetako hiztunen artean dagoen hizkuntza aldakortasuna ikertzeko balio izango digutenak. Ezaugarriok fonologiari, izen-morfologiari, aditz-morfologiari eta sintaxiari dagozkienak izango dira. Hautatutako ezaugarriak 48 lekukoren grabaketetan ikertuko dira. Zortzi lekukorekin egingo da lan herri bakoitzean: 1950-1965 urteen bitartean jaiotako emakume birekin eta gizonezko birekin eta 1985-2000 urteen bitartean jaiotako beste bina emakume eta gizonekin. Guztira beraz, 6.720 datutik gorako corpusa osatuko dugu.
  • Item
    “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?
    Garaio Mendizabal, Beñat
    2017rarte Espainiako EAE-rako ordezkaria izan den Carlos Urkijok “etsai” asko irabazi zituen bere legegintzaldian zehar, batik bat euskalgintzan. Hori dela eta, izenburukoa bezalako hainbat ezizen jaso ditu eta bera izan da PP-ren hizkuntza politikan aurpegi garbiena. Hala ere, artikulu honen bitartez euskalgintzaren okerreko estrategia edota PP-ren polarizazio kanpaina bikaina izan direla ondorioztatu dugu, batik bat soziolinguistikan erabilitako hainbat kontzeptu ezezagunen argitan. Artikulu honen helburuak, horrenbestez, euskalgintzaren jardunean bidelagun izatea eta hizkuntza politika ebaluatzea dira.
  • Item
    Hizkuntza irisgarritasuna: telebistaren digitalizazioa hizkuntza gutxituen mesede
    Deogracias Horrillo, Marijo
    Lan honek ikus-entzunezkoen irisgarritasuna eta itzulpengintza ditu abiapuntu, aukera ematenbaitigute hizkuntza gutxituen presentzia bermatzeko, ikus-entzunezkoen esparruan. Entzumen- etaikusmen-urritasunen bat duten pertsonei eduki audiobisualetara sarbidea ekarri die irisgarritasunak.Ikus-entzunezko itzulpengintzak, aldiz, edukien hizkuntza ulertzea ahalbidetzen du. Audiobisualazgozatzeko modua aldatzen ari den aro digitalean, telebistan hizkuntza bat baino gehiago entzutekoaukera dago, eta erraztu egin da jatorrizko hizkuntzen kontsumo-modua. Egoera horrek bidea irekitzendigu, hizkuntza gutxituen ikuspegitik, araudi eta teknologia horiek baliatzeko euskara ikusezin izan ezdadin, ez telebistan, ezta zineman ere.
  • Item
    Generoa mingain puntan: Lezo eta Pasai-Donibaneko nerabeen hizkuntz-pratiketara egindako hurbiltze etnografikoa
    Altuna Ramirez, Jaime
    Ikerketa lan honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Pasai Donibane eta Lezoko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa izan da, euren perspektiba erdigunean jarriz. Ondorioztatu dut, batetik, Pasai Donibane eta Lezoko nerabeen artean euskararen erabileran genero ezberdintasuna ematen dela, nesken euskara gehiago erabiltzeko joera berretsiz. Bestetik, hizkuntza erabiltzeko moduetan ezberdintasun argiak ematen direla jaso ahal izan dut. Hizkuntza-praktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honetan, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke.
  • Item
    D ereduan euskaldundutako eremu mistoko gazte nafarren hizkuntza jarrerak eta identitateak
    Pardina Arenaza, Ainhoa
    Nafarroako eremu mistoan D ereduan euskaldundutako gazteen euskararen erabilerak, jarrerak eta identitateak aztertzeko ikerketa baten abiapuntua da lan hau. Zehazki, parte hartzaileen profil soziolinguistikora lehen hurbilketa egiteko galdetegi bat aurkeztuko dugu. Galdetegiaren helburu nagusia da aurreikusita dauden eztabaida talde eta banakako elkarrizketetarako auzi interesgarriak identifikatzea. Galdetegiaren diseinua kontuan hartuta, aurreikusten dugu aukera izango dugula parte hartzaileek DBH bukatu eta unibertsitate adineko garaira arte egindako bilakaera soziolinguistikora lehen hurbilketa egiteko. Gazteen bizialdi horretan garatutako euskararekiko hizkuntza identitateak eta muda linguistikoak nolakoak izan daitezkeen iradokiko dugu lanaren bukaeran.