Search Results

Now showing 1 - 10 of 124
  • Item
    Landa eremuetako plangintza iraunkorra parte hartze prozesuen bidez. Mutrikuko landa eremuan egindako analisi integratua
    Barinaga-Rementeria Zabaleta, Itziar; Etxano Gandariasbeitia, Iker; Garcia Alonso, Oihana; Lozano Valencia, Peio; Latasa Zaballos, Itxaro
    Landa eremuetarako lurralde antolaketa, bertako garapen plangintzekin lotua dago. Landa garapen plangintza iraunkorrak, eremu horiek eskaintzen dituzten ondasun eta funtzio anitzetan oinarritu behar dute, eta bertako eragileen interes eta ikuspegiak jaso behar dituzte. Lan honetan, garapen plangintza iraunkorrak, diziplina anitzetatik eta eragile sozialen parte hartzearekin, era integralean, ebaluatzeko metodo bat aplikatzen da Mutrikuko (Gipuzkoa) landa eremuan.
  • Item
    Permakultura garapen iraunkorraren begiradatik: bizi-esperientzia praktikoak Yogyakarta eta Bali-n (Indonesia)
    Agirreazkuenaga Onaindia, Leire
    Permakultura 1978an Australian, Bill Mollison eta David Holmgren eskutik sortutako nekazal produkzio sistema da, komunitate-lanean eta naturarenganako zainketa eta errespetuan oinarritzen dena. Pertsonen elikadura beharrizanei era iraunkorrean erantzutea du helburu. Lan honetan, permakulturaren diseinua azaldu eta garapen jasangarriarekin duen lotura baloratzen da, Indonesian permakulturaren printzipioekin batera bizi eta lan egiten duten aktore desberdinen ikusmira gida izanik. Azterketa Bali eta Yogyakartako probintzietan gauzatu da hain zuzen ere, permakultura ekintzetan inplikaturiko protagonisten komunitateetan biziz eta sakoneko elkarrizketak burutuz.
  • Item
    Saguzarren izurriekiko zaletasuna mahasti-sistema batean: kontrol biologikorako oinarrizko hastapenak
    Baroja Ibañez de Maeztu, Unai; Garin Atorrasagasti, Inazio; Aihartza Azurtza, Joxerra; Vallejo Lopez, Nerea; Aldasoro Lezea, Miren; Goiti Ugarte, Urtzi
    Artropodo fitofagoek nekazal ekoizpenean kalte oso larriak eragiten dituzte urtero. Izurrien kontrako borrokan saguzarrak artropodoen jatun handienen taldean sailkatzen dira, hauetako hainbat izurri kontsumitzaile direlarik. Mahastiak nagusi diren nekazal sistema mediterraneoetan, kultibo ugarik izurriek eragindako suntsipen masiboak jasaten dituzte; ondorioz ikerketa honetan DNA metabarcoding bidez saguzar espezie ezberdinen dieta eta izurriak kontsumitzeko gaitasuna denboran zehar aztertu dugu. Guztira, 72 izurri espezie detektatu ziren, hauetatik 30 izurri garrantzitsu kontsideratzen direlarik. Emaitzen arabera, saguzar espezie ezberdinak baso eta nekazaritzako izurrien suntsitzaile handiak direla agerian geratzen da, hortaz populazio hauek faboratzeko dagozkion kontserbazio-neurriak hartzea premiazkoa da.
  • Item
    Konpostajearen ahalmena crocosmia X crocosmiflora (Lemoine)ren propaguluak desbitalizatzeko
    Etxeberria Pastor, Iñaki; Izurzu Zabalza, Gorka; Sanchez Arizmendiarrieta, Joseba; Irigoien Iriarte, Natxo
    . Azkeneko urte hauetan, Crocosmia x Crocosmiiflora L. izeneko landare inbasorea Euskal Herriko kostaldea erasaten ari da. Tokiko agintarientzako landare inbasore honen hondakin organikoak kudeatzea erronka bilakatu da. Lan honetan, irtenbide gisa, konpostaren ekoizpena planteatzen da. Hori dela eta, landare honen ugaltze organoak (kormo edo erraboilak) desbitalizatzeko konpostaren ahalmena ebaluatu da. Ikerketan ondorioztatzen denaren arabera, konpostak 60ºCko tenperatura modu homogeneoan lortzean erraboila guztiak deuseztatzen dira. Zenbait kasutan baldintza horiek lortzea zaila denez, zenbait estrategia eta aholku gomendatzen dira segurtasunez jokatzeko.
  • Item
    Onddo mikorriziko arbuskularrak: nekazaritza ereduaren eta Arabako babarrun barietateen eragina
    Ijurco Gonzalez, Irati; Sarrionandia Areitio, Esti; del Canto Romero, Arantza; Lacuesta Calvo, Maite
    Jendartearen elikadura beharrizanak asetze aldera, eta egungo aldaketa globalaren aurrean, agroekosistemen kalitatea eta emankortasuna bermatu nahi badira, lurzoruko mikroorganismoen biodibertsitatea indartzea funtsezkoa da; tartean, landareekin sinbiosi mutualistak eratzen dituzten onddo mikorriziko arbuskularrena. Nekazaritza ereduak baduenez aurreko guztian eragina, eta agrobiodibertsitatearen kontra, oro har, geroz eta labore-barietate gutxiago erabiltzen denez, nekazaritza konbentzionalak eta ekologikoak Arabako lautadan ekoizten diren lau barietateren mikorrizazio mailan duten eragina aztertu da. Nekazaritza ekologikoak dibertsitatea sustatzen duela ikusi da, eta, ondorioz, mikorrizazioa areagotzeaz gain, barietate batzuen mikorrizek egoera funtzional hobea erakutsi dute.
  • Item
    Egunen gurpilean: ekonomia (1993-2)
    (JAKIN) Garate Goihartzun, Jenaro
  • Item
    Euskal nekazaritzaren etorkizuna
    (JAKIN) Aduriz Zabala, Jose Antonio; Enbeita Ealo, Kepa; Iralur , Peio; Lekuona Berasategi, Andoni; Zeberio Begiristain, Jose Mari
  • Item
    Nekazaritza gaurko munduan
    (JAKIN) Lekuona Berasategi, Andoni
  • Item
    Nekazaritza Ipar Euskal Herrian
    (JAKIN) Errotabehere , Agustin
  • Item
    Baserri tradizionalaren iraupenaren alde
    (KARMEL) Erize De la Rica, Jabier